Guardiolarenak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-02-01 23:10


Banku-kutxen publizitatea emankor izaten da zuzenkizun-adibidetan. BBVren iragarkiak itzuliz hasi nintzen lanbide honetan, duela zenbait urte, eta, beharbada, hortik datorkidake horien alderako joera.

Etxe ondoko bankuan, Banco Sabadellen, gai-progresioaren bideak azaltzeko adibide ezin egokiago bat aurkitu nuen atzo. Bartzelonako entrenatzaile Guardiola da mintzo dena:

Zeure buruarekin hala izanda bakarrik izan zaitezke zorrotza besteekin.
Bistan denez, informazio zahar-berrien antolaera okerra du esaldiak: hala horrek aurretiko erreferentziakide bat behar du, baina ez dago horrelakorik; ondotikoa, bai, ordea (zorrotza).

Konponbidea esku-eskurakoa da:
Zeure buruarekin zorrotza izanda bakarrik izan zaitezke halako(a) besteekin.
Batugaien ordena lebazkoa baita testugintzan.


Utzi iruzkina: