Banku-kutxen publizitatea emankor izaten da zuzenkizun-adibidetan. BBVren iragarkiak itzuliz hasi nintzen lanbide honetan, duela zenbait urte, eta, beharbada, hortik datorkidake horien alderako joera.Etxe ondoko bankuan, Banco Sabadellen, gai-progresioaren bideak azaltzeko adibide ezin egokiago bat aurkitu nuen atzo. Bartzelonako entrenatzaile Guardiola da mintzo dena:Zeure buruarekin hala izanda bakarrik izan zaitezke zorrotza besteekin.Bistan denez, informazio zahar-berrien antolaera okerra du esaldiak: hala horrek aurretiko erreferentziakide bat behar du, baina ez dago horrelakorik; ondo...