Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-01-20 08:02
6
Astelehen goizetan usu izaten dira asteburuko auto-istripuei buruzko albisteak irratietan. Atzo, lanerakoan, zorigaitzezko albiste sorta entzun nuen autoko irratian.
Dos jóvenes de Alsasua y Lekunberri fallecieron ayer en un accidente de tráfico.
Euskaraz ere, halakoak entzuten dira.
Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte hil ziren...
Zalantza eragiten du esapide horrek. Zer esan nahi du?
Altsasuko gazte bat eta Lekunberriko beste bat hil ziren...?
Altsasuko bi gazte eta Lekunberriko beste bi hil ziren...?
Baten batek pentsa lezake: Eta bina gazte? Bada, ez. Banakariak ez du horretarako aukerarik ematen, subjektua (isilekoa bada ere) ments baitute esaldiek. Honela, bai, ordea:
Altsatsuk eta Lekunberrik bina gazteri agur egin zieten...
2009-01-20 10:53 #1
Ez dakizu ongi nola poztu nauen gai hau atera izanak! Badauzkat batzuk nonbait apuntatuak, baina buruz ere gogoratzen dut bat baino gehiago.
Lehena, eta interesa piztu zidana. Herri-aldizkari batean, hilabeteko jaiotza, heriotza eta ezkontzak zerrendatzen dira. Bada, ezkontzetan, ezkondutakoak nongoak diren esatean, honela agertzen da (izenburuko bi herriak erabiliko ditut):
Urlia eta Sandia, Altsasu eta Lekunberrikoak.
Alegia, "Altsasukoa (bat) eta Lekunberrikoa (bestea)".
Beste bat, funtsean arazo bera duena (nire ustez), behin itzultzaileen foro batean agertu nuena, komunikabide jakin bati helarazi zitzaiona (bai eta hangoek modu onean arrazoia eman ere) eta geroztik ere entzun izan dudana:
Kamioi eta auto baten arteko istripua izan da Etxegaraten.
Ez genuke ezkontarazi behar ezkondu ezin denik... "Dituzte ezkontarazi, elgarrekin behar bizi...".
Block
Block 2009-01-20 11:17 #2
Arrazoi duzu, Patxi. Azken batean, arazo bera da: hizkuntzaren ekonomia okerrekoa, edo hizkuntza-zikoizkeria. ;-)
2009-01-21 12:52 #3
Pozten nau gai hau atera izanak, behin baino gehiagotan ohartu bainaiz zeinen zalantzazkoak izaten diren esaldi horiek.<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>
Bada jendea "Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana hil ziren" proposatzen duena, baina bitxia egiten zait egitura hori.<o:p></o:p>
Itzultzailearen eginkizuna informazioa ematea, ideiaren transposizioa egitea, eta ez egiturarekin tematzea, ihesbide egokiak bilatzea alegia. Horregatik, nik aterabide erraza ikusten diot: "Bi gazte hil ziren, bata Altsasukoa eta bestea Lekunberrikoa".<o:p></o:p>
Dena dela, egia da zer aztertua eta zer esana ematen dutela, bai hasierako esaldiak, bai "bana" horrekin egindakoak ere.<o:p></o:p>
Ongi izan.<o:p></o:p>
Fernando Rey
Patxi
Patxi 2009-01-21 17:53 #4
"Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana", hor esan nahi dena esateko, gaizki dago nire ustez. Nolanahi ere, kilikagarria da gaia, eta aspalditik ibili ditut nik ere horren inguruko zalantzak...
Googlera jo eta eta "lagun bana" sakatu dut, ea zer ateratzen den. Lehenbiziko adibideetatik, asko okerrak dira. Hona lehen-lehena:
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"><meta name="ProgId" content="Word.Document"><meta name="Generator" content="Microsoft Word 9"><meta name="Originator" content="Microsoft Word 9">
<link rel="File-List" href="file:///C:/DOCUME%7E1/Patxi/CONFIG%7E1/Temp/msoclip1/01/clip_filelist.xml">Getxon eta Berangon lagun bana atxilotu dituzte asteburuan
alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Patxi
Patxi 2009-01-21 17:58 #5
Pixka bat gehiago karikaturizatuz, ailegatuko da eguna non bakarren batek esango duen "Bizkaitar eta gipuzkoar bana behar dugu batzordean". Eta galde geniezaioke: "Eta zenbat zarete batzorde horretan, guk jakiteko zenbat bizkaitar (eta berdin gipuzkoar) bilatu behar ditugun"?
Block
Block 2009-01-23 08:57 #6
Nire ustean, ezinbestekoa da subjektua pluralezkoa izatea. Baldintza bakarra da hori. Eta testu klasikoek hala erakusten dute:
Prestaturik zeguan ordukoz Franzisko bere semiakin. Kantuz Jauna alabatuz, argi bana eskuan ta biotza zeruan, Klara argi ederra argiz inguratua an deramate erdian triunfuan aldariaren oñetara. (Beobide, Asisko loria)
Ekusi ta ezagutu  dutenean Jauna,  lasterka jarri dute  lurrean belauna; biyotzak altxaturik  *Jesusarengana  irurak egin dute  eskariyo bana. (Etxagarai, Festara)
Eta bakandereak au esanaz batera, lau morrosko eskubetan makilla eder banagaz ekarri eragin eta amabi gaxua oraturik, makillaka emonalak emoten asi yakazan bat-batian. (Otxolua, Bertolda eta Bertolin)
Beste asko ere badira. Badago beste esapide bat, beti biziki liluratu nauena: albo banatara/banatan (eduki/izan/egon).
Txepetxak, eta jartzen ditu amabi edo amalau arrautz. Gañera kabi guztiya tapatzen du, eta bakarrik uzten ditu bi txulo txiki alde banatara, batetik ez bada bestetik iges egiteko. (Soroa, Baratzan)
Utzi iruzkina: