Gauez gau

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-19 09:34
1

   Orritz dantza taldea eta Iskidi joaldun eta pertsonaia mitologiko taldea arituko dira Igandean oholtza gainean espektakulu bat eskaintzen. Berezia izango da datorren aktuazioa izan ere parte askoren herrian gauzatuko baita. Berez esan beharra dago talde biak bertakoak direla, baina inguruetako jende ugarik ere parte hartzen du bai taldean eta baita espektakuluan ere.

   Duela jada urte batzuk, pertsonaia mitologiko batzuk sortzea erabaki zuten goma-espuma produktuaren bitartez. Urretxuko baten laguntza behar izan zuten, izan ere berak egiten ditu panpinak osorik. Jada, Galtzagorriak, Mari, Basajaun, Gizotxo, Tartalo, Mikelatsak, Herensugea... sortu ditu eta hainbat ekintza eta hainbat Euskal Herriko kaleetan egonak dira. Gainera, bertatik ere irten dira, Kataluña, Asturias eta urrutiragoi ere iritsi dira, Alemaniara alegia!

   Zertan datza zehazki ikuskizunak?

  Bada alor ezberdinek hartuko dute parte lehen aipatu bezala. Dena, amona batek kontatzen duen historio bat izango da, urteetan atzera itzultzen da oroitzapenekin batera eta bere bizitzan gertatutakoak kontatzen ditu. Gertakizun horiek, mitologiarekin eta jaiarekin dute zerikusia. Gainera ikuskizunaren tituluak dioen bezala gauak ere garrantzi handia hartzen du. Hain egun berezian Olentzero ere ez zaie ahaztu eta berak ere protagonismoa hartuko du ikuskizunaren bukaerako partean.

   Jendetza egotea espero dute antolatzaileek eta sarrera 3 €tan egongo dira salgai han bertan egun berean, haurrak dohainik sar daitezke. Besterik gabe, oraindik datorren igandeak 23rako planik ez baldin baduzue denok animatzen zaituzten Irurtzungo polikiroldegira (Nafarroa) arratsaldeko 18:00etan, edonorentzako modukoa izango baita.

 

 

2008-07-31 14:47 #1


Utzi iruzkina: