Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/01/20 13:20:55.924 GMT+1

Agurra

     Nire bazterra zerbitzari berri batean aurki dezakezue honek sortzen dizkidan arazoak direla-eta.

     Besterik gabe, bloga jarraitzen duzuen pare horrek berrian aurki nazakezue.

     Agur, Blogak.com! Kaixo Blogspot.com!

Posted by: apika.2009/01/20 13:20:55.924 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/01/16 19:47:38.210 GMT+1

Inhauterietako larunbata

     Inhauteriak gertu ditugu. Nik, ibartarra izanik, beste edozein tolosarrak bezain beste bizitzen ditut; izan ere, amaren aldeko familia bertakoa dut, eta bi herrien arteko muga ez daki inork oso ongi non dagoen. Azkenaldian, uste baino gertuago ditugula somatu dut.

     Lehen sintoma urtarrilaren 5eko parrandan somatu nuen. Asteasuarra tabernara sartu eta Inhauterietako abesti bat ipini zuten. Nire alkoholizazio maila zela eta, ez nuen konklusiorik atera; besterik gabe motibatu eta kantari hasi nintzen.

     Atzo bertan, laborategian nengoela, ustekabean, inhauterietako beste abesti bat txistukatzen ari nintzela konturatu nintzen. Egutegian erreparatuz, hilabete eta hiru egun falta zirela konturatu nintzen, bi urte beranduago (lehengo urtean azterketak zirela eta, ez nituen izan) urteko jairik politenetaz gozatzeko. Halako batean, festa egunak errepasatzen, larunbatera iritsi nintzen, gustatzen ez zaidan egun bakarra.

     Larunbata egun bakarra da inhauteri guztietan xarma izpirik ez duena. Jende asko etortzen da kanpotik, horrenbeste non eguna desitxuratu eta beste edozein parranda bilakatzen den. Izan ere, ezin da kaletik ibili ere egin, eta herri bertako asko goiz itzultzen gara etxera, edo ez dugun berdin gozatzen. Hala ere, ezin egote hori baino gauza okerrago bat dago: mozorrotuta datorren jendea.

     INHAUTERIETAKO LARUNBATEAN  EZ DA MOZORROTU BEHAR!  Eta hitz larriz ipintzen dut, irakurtzen duten guztiak ohar daitezen. Mozorroa Igande, Astelehen eta Asteartean ipintzen da! Norbait joaten al da Donostiara Santo Tomas egunean danborra jotzen San Sebastian egunean bezala? Edo Urte Berri egunean baserritarrez jantzita abenduaren 24ean bezala? EZ! Herri batera joan eta bere ohiturak ipurtzulotik pasatzea errespetu falta bat iruditzen zait (barkatu idazkera, baina ez nuen modu sutilik aurkitzen horrelako haserrea adierazteko).

     Gainera, egun horretan kanpotarrak dakartzaten mozorroak oso kutreak izan ohi dira, gehienbat neska askok dakartzatenak: deabru sexy eta playboy untxiarena. Mozorro horiek horren ikusita daude, ezen dagoeneko ez baitute inongo morborik ematen! Ez al duzue El diario de Bridget Jones ikusi?

     Besterik gabe, festa zoragarri hauen puntu beltz bakarraren iruzkina egin nahi nuen. Animo azterketetan zauden guztioi!

Posted by: apika.2009/01/16 19:47:38.210 GMT+1
Tags: inhauteriak larunbata tolosako_inhauteriak burutapenak parranda | Permalink | Comments (2) | References (0)

2009/01/14 20:28:18.662 GMT+1

y gol de Abreu

     Eta bai, dirudienez, Washington Sebastián Abreu Gallo-k txuri-urdinez jokatuko du hemendik ekainara bitartean. El Día Después programa mitikoak ospetsu egin zuen jokalariak, Diario Vascok dioenez, bere taldea utzi du, eta Donostian izango da asteburuan.

     Orain dela egun batzuk atera zen prentsan aukera hau, eta gauzatu egin omen da. Afizioak (inguratzen nauen afizioak) ez daki zer pentsatu. Ez daki poztu egin behar duen gola odolean duen jokalari bat fitxatu delako...edo Errealaren mitikoen zerrenda luzatuko duen pertsonaia bat ekarri delako kezkatu. Eta jada luzea da zerrenda: Yaw, Adepoyu, Kühbauer (el Guardiola austriaco), Mild (el nuevo Karpin), Cvitanovic, Peiremans, Asper, Potillon, Demetradze, Lee Chun Soo, Mladenovic (gaur egun Korean jokatzen duena), Avimeleth la boa Rivas (dutxetan irabazi omen zuen goitizena), Viafara, Victor Lopez, Sebastián Rulo Romero, Germán el Chaco Herrera (munduko jokalaririk zikin eta txarrena), Rossato, Vaughan, Stevanovic, Dramé... Zerrenda luzea da. Eta hori kanpotarrak bakarrik jarri ditudala. Eta ez denak.

     Hala ere, ni optimista naiz. Beste zerrenda bat datorkit burura: Savio, Kovacevic, Nihat, Westerveld, Khokhlov, Juan Gómez (el puto amo), Tayfun, Karpin... Espero dut egunen batean Loco Abreu honetan egotea; Errealaren lehen mailarako itzuleraren heroia izatea. Baliteke errealitatea ikusi nahi ez izatea, errealista beharrean errealzale bihurtu izana... Besterik gabe, ongietorri eta zorte on Abreu!

     P. D. Hau ez litzateke blog serio bat el gol de Abreu jarriko ez banu.

Posted by: apika.2009/01/14 20:28:18.662 GMT+1
Tags: pertsonaiak burutapenak loco_abreu gol_de_abreu abreu erreala mitikoak futbola | Permalink | Comments (2) | References (0)

2009/01/13 22:42:51.727 GMT+1

Itzalak

     Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan."ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jada badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egiten dit grazioa Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien ametsean? Ez zenidala ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten dituzun, neska...", esan nion belarrira.

     Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea.

     Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster", erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuaren kontrazaleko ipunia zuzentzen didan bezain laster".

     Iban Zalduaren Itzalak (2004) liburuko kontrazala duzue hau. Gustatu egin zitzaidan eta hemen jartzea pentsatu dut. Ipuin laburrez osaturiko liburua da; ez da nire estilorik gustokoena, baina pena merezi du nire idazle gustokoenen zerrendan sartzen ari den punta zorrotzeko historialari honen idazkeraz gozatzeagatik.

     Durangoko azokan, neskak gomendatuta irakurri nuen bere azken obra, Euskaldun guztion aberria, baita blogean komentatu ere. Asko gustatzen zait bere idazkera: zuzena, zorrotza eta, hainbatetan, gordina.

     Ziurrenik, orain arteko parrafada irakurtzeaz aspertu eta dagoeneko irtengo zinaten nire blogetik. Hala ez bada, hortxe nire gomendioa: irakurri Donostiar honen libururen bat
  

Posted by: apika.2009/01/13 22:42:51.727 GMT+1
Tags: iban_zaldua literatura itzalak | Permalink | Comments (2) | References (0)

2009/01/09 22:33:26.975 GMT+1

Kanouteri isuna

Competición sanciona con 3.000 euros a Kanouté


El Comité de Competición de la RFEF ha multado con 3.000 euros a Kanouté, futbolista del Sevilla, por mostrar una camiseta de apoyo a Palestina en Copa. Hay que recordar que el delantero africano, después de marcarle un tanto al Deportivo este miércoles, se acordó del pueblo palestino mostrando una camiseta de apoyo a un país que pasa unos momentos durísismos por su conflicto con Israel.

El colegiado le mostró cartulina amarilla en su momento y Competición ha decidido multarle en aplicación del artículo 120 bis, que sanciona al futbolista que exhibe mensajes con lemas políticos o religiosos en los terrenos de juego. Los 3.000 euros de multa es la máxima sanción que se le podía imponer por este concepto.




     Oso tristea iruditzen zait. Alde batetik, zera esan beharra dago: ez da politika eta kirola nahastu behar horrelako egoera batetan; esaterako, ez da zilegi jokalari batek gola sartu eta bere alderdi politikoaren kamiseta erakustea, hori ez bata politika, publizitate politikoa baizik, eta publizitatea ekiditeko sortu zen lege hau. Bestalde, honek aspaldi galdu zuen kutsu politikoa; dagoeneko gerra batetaz ari gara. Edonork edozein leku publikotan gerraren aurkako adierazpenak egin baditzake, zergatik ez gol bat ospatzean?

     Isuna ipintzea ongi dago, jokalariak arau bat hautsi du; ezin da gola ospatzerakoan kamiseta kendu. Gaizki iruditzen zaidana isuna maximoa izatea da. Ziurrenik kamiseta kendu eta kirol marka baten logoa izan balu diru-zigorra txikiagoa zatekeen. Baina kirol markek futbolean dirua sartzen dute... Por interés te quiero, Andrés.

Posted by: apika.2009/01/09 22:33:26.975 GMT+1
Tags: pertsonaiak kanoute palestina burutapenak futbola | Permalink | Comments (3) | References (1)

2009/01/07 22:51:49.880 GMT+1

Se acabó lo bueno



     Bitxia benetan, bidioa. Ingeleraz ulertzen ez duzuenontzat, edo arreta jartzeko gogorik ez duzuenontzat, mikrofonoarekin dagoen ilehoria parke batera joan eta emakumeak zona cero-an ostikoak ematera gonbidatzen ditu. 

     Bideoaren zergatia, begibistakoa. Uste dut gaur, urtarrilaren 7an, gehienok jaso ditugula ostiko metaforikoak. Vuelta a la realidad.

Posted by: apika.2009/01/07 22:51:49.880 GMT+1
Tags: bideoak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/01/05 12:17:38.198 GMT+1

Iñaki de Mujika

     Atzo, azterketak gertu ditugunean gustoko dudan ohitura bat berreskuratu nuen: Errealaren partidua irratiz entzutea ariketak egiten ditudan bitartean. Zein irratitan? Herri Irratian.

     Etxean, Errealaren norgehiagoka telebistan botatzen dutenean, hotsarik gabe ipini eta irratiaz entzuteko ohitura daukagu. Behin, aitak Herri Irratia ipin nezala esan zidan, komentarista fenomeno hutsa duk aipatu ondoren. Nik, gazte gehienok bezala, aitari kaso gehiegirik egin ez eta ez nuen pentsatu horrenbesterakoa izango zenik; huts galanta. 

     Narratzaileak Iñaki de Mujika izena du, eta, partiduari arreta gutxi jarri arren, beste edozertaz hitz egitea gustatzen zaion horietakoa da: aurrean duen zaleaz, hartzen ari den kafearen tenperaturaz, Carlos Martinezen ileaz... A zer nolako pertsonaia! esaldia etortzen zaizu behin eta berriz burura partidan zehar. Herri Irratiko Andres Montes dela esan genezake (Andresek molatzen zuen garaiean behintzat, hau da, NBAko partidan narratzen zituenean).

     Esaldi mitiko asko dauzka; nire top 3-a ipiniko dizuet:

     1. Linier! A ópticas Zinkunegi! Bere magia erabilita publizitatea eta partidaren gorabeherak batuz.

     2. Vaya popa que tiene ese jugador! Jokalariren baten ipurdiaren tamainari erreferentzia eginez, esate baterako, Pierinirenari atzo edo German Herrerarenari (munduko jokalaririk zikin eta txarrena) bere lehen partidan.

     3. Todos los años decimos que no se puede hacer más el ridículo...hasta el año siguiente. Errealaren Errege Kopako partiduen ondoren.

     Besterik gabe, Iñaki de Mujika, genio y figura hasta la sepultura.

     P.D.: Aitortu beharra dago Errealak kanpoan jolasten duenean faltan botatzen dela bere inguruan beste norbait iruzkinekin laguntzeko; etxeko partidetan giroa hobea izaten da.

     P.D.2: Ez dut atzoko Errealaren partiduari buruz hitz egin nahi.

Posted by: apika.2009/01/05 12:17:38.198 GMT+1
Tags: iñaki_de_mujika pertsonaiak herri_irratia irratia burutapenak | Permalink | Comments (3) | References (0)

2009/01/03 17:22:20.507 GMT+1

Robot Emilio

     Errege eguna gertu dugu. Atzo arratsaldean etxekoentzako opariak erosten izan nintzen eta txikia nintzenetik  nahi izan dudan opariaz oroitu nintzen: robot Emilio.



 
    Uste dut denok nahi izan dugula noizbait jostailu hau. Gure garaiarako aurreratua zen, super-jostailu bat. Urtero eskatzen nion Gasparri (bai, Baltasarri opariak eskatzen ez zizkion %2 horretako naiz), baina, amak zioenez, zakuan ahazten zuen.

    
Txollo bat zen. Hura erosten gastatutako diruak pena merezi zuen, egunero zumo fresko eta irribarre zoragarri batekin esnatzen baitzintuen. Bere arazo propioak izan zitzakeen, baina beti  egongo zen zure ondoan. Gure belaunaldiko ikono bat izan zela esan genezake.



(Emilioren lehengusu afrikarra, Engongo)

    
Nola okurritu zitzaien bere sortzaileei horren izen perfektua? Zientziaren esku hotzetatik zetorrela ahaztarazten zintuen izena, izen maitagarria. Gaur egungo publizista afizionatuek robokid edo robofriend bezalako xarmarik gabeko izenak jarriko zizkioten. Dirudienez, Italian ere saltzen zen, bertan Emiglio izenarekin. Hala ere, izen horrek bazuen alde txarra: Emilio izena zuten umeek bazuten dagoeneko ezizena ikastolan.

     Zertarako zakurra? Emiliok askoz gauza gehiago egiten daki, eta nahi ez baduzu ez duzu kaka egitera atera beharrik. Dena dela, ateraz gero, ziurrenik bere ligatzeko teknikei esker neska guztiak erakarriko zenituen. Egunen batean neure etxebizitza badut Emilio bat erosi eta kubatak egiten erakutsiko diot. A zer nolako parrandak botako ditugun!



     Besterik gabe, Gasparren zakuan geratu zen laguna, robot Emilio.

Posted by: apika.2009/01/03 17:22:20.507 GMT+1
Tags: errege_eguna robot_emilio errobota burutapenak oparia emilio robota | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/01/01 22:54:18.972 GMT+1

2009ko lehena

     Eta 2008 joan egin zaigu. Ziurrenik, gaur berritu diren blogen %99a urte amaieraren eta berriaren hasieraren inguruan izan dira; ia derrigorturik gaude gai honi buruz idaztea.

     Askok lehengo urteko gertakizun aipagarrienak komentatuko dituzte: krisia, Obama booma, Barajaseko tragedia, Kosovoren independentziaren lorpena, Amstetten-go munstroa (alaba 24 urtez bahituta izan zuena), Chikilicuatreren showa... 

     Bart gaueko parrandaren iruzkinik egingo da; baita kontraesanik handiena duen urteko egunaren ingurukorik, hots, urteko bazkari zoragarriena eta ajerik handiena batzen dituen eguna, urtarrilaren 1a.

     2009an (urtero bezala), ohitura onen bat bereganatzen saiatuko direla aipatuko dutenak ere egongo dira: gimnasioan izena eman eta egunero joango naiz eta erretzez utziko dut motakoak. 

     Asmo on hauei blogean kritika errazak egingo dietenak ugari izango dira. Seguraski eurek ere porrot egingo zuten aurreko urte berriren baten sarreran eginiko saialdiren batekin. Hala ere, ziur nago ez zutela euren porrotari buruz ezer idatzi: errazagoa da besteak kritikatzea bakoitzaren porrota onartzea baino.

     Neronek ere gai hauetako bat garatzea nuen pentsatuta, baina, pixkanaka, ajeak menderatu egin nau. 

     Besterik gabe, Urte Berri On! 



P.D. Olentzerok gorria zuena begia zen, ez sudurra, ezta?

Posted by: apika.2009/01/01 22:54:18.972 GMT+1
Tags: jendea 2008 2009 urte_berri_on burutapenak | Permalink | Comments (2) | References (0)

2008/12/30 14:12:07.545 GMT+1

Salgai!

Letonia se pone en venta

MOSCÚ (EFE).— Un habitante de Letonia, el país que vive la mayor recesión de la Unión Europea, publicó en internet una carta abierta al magnate ruso Román Abramóvich, que ya ha recibido el apoyo de 400 firmas, en la que le propone comprar ese Estado báltico.

El autor de la carta explica que Letonia “está en quiebra” y que los 7,500 millones de euros (10,500 millones de dólares) que espera recibir del FMI, el BERD, la UE y los países nórdicos y de Europa del Este “desaparecerán en los bolsillos de los funcionarios” o se gastarán en costosos proyectos, y “el nivel de vida de la población caerá al suelo”.

“Le pido que estudie la posibilidad de comprar Letonia, cuyas ventajas son unos habitantes muy trabajadores y benévolos, un territorio muy ecológico y mucho sitio para fondear su yate”, en la costa del Mar Báltico, puntualiza la carta.

Sin embargo, el magnate ruso, afectado por la crisis financiera, estudia la posibilidad de vender el club de fútbol Chelsea londinense o bien su lujoso yate “Pelorus”, dice la prensa rusa.


 

     Lehen pausoa besterik ez da hau.

     Zer ez dago salgai gaur egun? Zaila da galdera honi erantzuna ematea. Hau ona da? Txarra? Gauzak ez dira zuriak edo beltzak, egoera bakoitza aztertu beharra dago, baita ondorioak baloratu ere.

     Denbora kontua da multinazional handiek herriak erostea. Laster Vodafone herrialdean biziko gara, oporretara Coca-cola paradisu tropikalera joango gara eta munduaren norabidea Emirates estatuak aukeratuko du.

      Busque, compare, y si encuentra algo mejor, comprelo.

Posted by: apika.2008/12/30 14:12:07.545 GMT+1
Tags: letonia_salgai letonia abramovich | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco