Irailak 7 Anari Atarrabian

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-09-04 08:17
1

Hurrengo ostiralean ( Irailaren 7an) Anarik kontzertua eskainiko du Atarrabiako Gune Eszenikoan arratsaldeko 20:00tan.

Ahots teinkatuak, doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurkitzen dira bakarlari honen lanean, erreferenteak bilatu behar ezkero, Nick Cave, PJ Harvey, Walkabouts edota Kristin Hersh aipatu ditzakegu.

Atarrabiara "Zebra" disko zoragarria aurkeztera dator taldea.
Antolatzaileak: Karrikaluze euskaldunon elkartea eta Atarrabiako Udala.
Sarrerak: 3€ , Karrikaluzeko bazkieentzat 1,5€. Sarrerak aurretik erosteko Karrikaluze elkartean edo egunean bertan Gune Eszenikoan.

MINTZAKIDEN IZENA EMATEKO EPEA:

Irailaren 24tik Urriaren 22ra.

IZENA EMATEKO TOKIAK:

Karrikiri eta Karrikaluze elkarteetan

AEKko Iruñezar, Irrintzi eta Tafallako euskaltegietan.

IKAko Arturo Campion, eta Barañaingo Sahats euskaltegietan.

Uharteko Zubiarte euskaltegian.


ane

ane 2007-09-04 21:30 #1

<p>Hori bai artista puxka!!! gustora joango nintzateke atarrabia alde hortara ahots garratz hori entzutera baina urrun xamar gelditzen zait.</p>

<p>segi zazue bai mintzakide programa honekin, nafarroa topera euskalduntzen!!</p>

<p>besarkada bat</p>


Utzi iruzkina: