Mila arrazoi daudelako... eman zeurea!!

milaarrazoi 1456151398589 Mila arrazoi daudelako... | 2006-05-14 22:37
31

Gasteiz eta Madrilgo gobernuak Abiadura Handiko Trenaren obrak hasteko protokoloa sinatu berri dute. Nafarroako gobernuak ere azpiegitura erraldoi honetan parte izateko Aralarren azpitik Nafarroako adarra lotu nahi du. Agintzen duten sektore desarrolistek, sozialdemokrata espainolak, estatutista baskongadoak eta foralista nafarrak, batu dira negozio eta botereari eusteko duten bitarteko nagusia defendatzeko: Herri-Lanak. Eta hauen diru eta botere grina larrutik ordaintzen ari gara!

Inpunitate guztiarekin, protokolo honekin beste urrats bat eman dute herritarren iritziaren gainean AHT proiektua inposatzeko. Gure herria, gure lurra eta gure bizimodua suntsituko duen proiektua eraiki nahi dute. Era berean, dependentzia eta prekaritatean oinarritutako eredu ekonomiko eta soziala inposatu nahi digute. Azken finean, Abiadura Handiko Trena euskal herritarrok menperatzeko tresna, besterik ez da.

Inpunitatearekin diogu Abiadura Handiko Trenaren inguruko eztabaida sozialaren falta ikusirik. Esango dute herri honetan ez dagoela zentsura, ezta zerrenda beltzik ere. Hala ere, esan beharra dago eskuineko indarrek euren betiko estrategia garatzen urteak daramatela: besteak isil eta isolatu arazi. Gainontzekook gutxiengoa garela, gutxi garela, sinestu arazteko euren modua da. Baina egia bakarra zera da: gutxiengoa, indartsu eta aberatsa, baina gutxiengoa, haiek dira. Gainontzekook gehiengoa gara eta une honetan kikildu, amore eman eta geldirik egotea barkaezina izango zen.

Horregatik, AHT gelditu elkarlanak kanpaina berri hau martxan jarri dugu: AHT gelditzeko mila arrazoi daude: eman zeurea!!! Bakoitzaren arrazoiari bidea emanez, bakoitzaren konpromezua bilduz, Abiadura Handiko Trenaren inguruan gehiengoaren hitza zein den argi eta garbi utzi nahi dugu. Euskal Herrian proiektu suntsitzaile honi aurre egiteko energia alternatibo nahikorik badaudela frogatuko dugu.

Guztion arrazoiekin, guztion konpromezuarekin lortuko dugu!!!

Irakurri besteen Arrazoi eta Konpromezuak eta Eman zeurea
"Taldeetan eta elkarteetan eztabaida bultzatzea, tabernetan eta dendetan txartelak jartzea, balkoietan banderak jartzea, nekazarien azoka bat edo musika jaialdi bat antolatzea, bertso bat egitea, prentsara idatziak bidaltzea, eskoletan margo lehiaketa bat egin eta ondoren erakusketa antolatzea, mendi martxa bat egitea...",  konpromiso guztiak dira baliozkoak.

marduk

marduk 2006-05-21 20:12 #1

Porlanez gogaituak gaudelako.

Arrakala Irratia

Arrakala Irratia 2006-05-29 15:48 #2

Lekeitioko Arrakala irratiak AHT gelditzeko Irrati kuña prestatu eta emititzeko konpromezua hartu eta aurrera eraman du.

Aurka egoteko arrazoiak kuñan bertan entzun ditzakezue

Arrigorriaga euskaraz web gunea

Arrigorriaga euskaraz web gunea 2006-05-31 21:42 #3

Abarrak euskara elkartearen eskutik sortu den Arrigorriaga euskaraz webguneak bat egiten du kanpaina honekin.

Arrazoia: Geure lur zatia aldarrikatzeko eskubidea daukagulako..... JoTaKe irabazi arte

Konpromezua: Arrigorriaga euskaraz web gunean manifestazio honen berri eman dugu..
Ekainak 10eko manifestazioan egongo gara basakeria horren aurka matxinatzeko!

Aitor Arantzabal

Aitor Arantzabal 2006-06-01 12:09 #4

AHT ren  akordioa sinatu berri dute aste batzuk dela, zein herritarri galdetu diote honen inguruko iritzia?. Non eztabaidatu da?.
94ko NIP etako esperientzia gogora ekartzea nahi dut, Eibar- Gasteiz autopistaren inguruko " herritarren arteko eztabaidan " garbi gelditu zen: herritarrei nahiko informazioa eman, eta eztabaidatu ostean hitza eta erabakia ematen zaienean, Instituzioek bultzatzen duten eredu neoliberal, atzerakoia bertan behera uzteko arrazoia nagusitzen da.

Momentu honetan herritarren hitza eta erabakiaren garrantzia hain hedatua dagoenean, Instituzioek herritarren parte hartzeari ate guztiak ixten ditu. Eskema honen garrantzia azpimarratu behar dugu, izan ere, eskema honetan garaile irteten gara.

Demokrazia parte hartzailearen eredua indartu behar dugu.

AUB-ren izenean Inazio Agirre

AUB-ren izenean Inazio Agirre 2006-06-02 12:23 #5

EUSKAL Y-REN GEZURREZKO ERRETORIKA

Txabarrik, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, joan den apirilaren 30ean, iritzi artikulua idatzi du Berrian, Euskal Y-ren bikaintasuna goraipatuz. Orain dela 30 bat urte, PNVk euskal kosta nuklearra inposatu nahi zuen hartan, hiru zentral nuklear jarri nahi zizkiguten, “kandelekin bizitzeaz” egindako iragarpenak huts egin zuen. Eta, orain, Txabarri eta PNV berdin datoz, egiaren jabe, Euskal Y-rekin
gure “aurrerapena” eta “etorkizuna” jokoan ditugula
ohartaraziz.

Txabarrik Euskal Y-ren beharra ezinbestekoa dela dio, baina aditu askok alderantziz uste du:
proiektuak ez dakar aberastasunik, gutxieneko errentagarritasun ekonomiko eta sozial batetik oso urruti dago; garraio arazoak ez ditu konpontzen; areagotu egiten ditu egungo garraio eta garapen eredu
iraungaitzak; indartu egiten du lurralde eredu polarizatua hiriburuen alde, eskualdeen eta herrien kaltetan.

Euskal Y-ren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren jokabidea propaganda egitea eta iritzi publikoa manipulatzea izan da, zalantzak argitu eta eztabaida publikoa bultzatu ordez. Jendarte adostasuna lortzeko ezinbestekoa da gogoeta estrategikoa egitea ikuspuntu eta eragile guztien partaidetzarekin:
erakunde publikoak, unibertsitateak, eragindako udalerriak, eragile ekonomikoak, sindikatuak, talde ekologistak, lurjabeak, baserritarrak eta herritarrak. Helburua? Euskal Herriak behar dituen tren eta garraio ereduak aztertzea.

Hain demokratak baldin bagera, zeren beldur gara herritarrei galdetzeko, iritzi publikoa ondo informatu
ondoren? Lopez sailburuak eztabaida amaitu dela esan du, baina noiz eztabaidatu da abiadura handiko trenaz?. Eztabaida ukatu egin da.
Kontraesanak: Amanek, aurreko kontseilariak, Euskal Y-rekin 1.175 kamioi aterako ditugu egunero errepideetatik. (El Pais, 19.06.2004). Ibarretxek Euskal Y-rekin 6.000 kamioi aterako ditugu egunero errepideetatik (El Diario Vasco, 08.06.2004).
Zehazgabetasunak: “red de Alta Velocidad”, “de Velocidad Alta”, “de Altas Prestaciones”… Inprobisatu egiten da eta ez dago plangintza integralik.

Orain, Euskal Y-k 4.178 milioi euroko kostua izango du, ofizialki, 3.600 milioi euro zirenean. Eta Txabarrik dio “horra hor inbertsio publikoa, Euskal Herriaren garapenaren motor nagusia”. Garraio ekonomilariek diotenean, gurea bezalako ekonomi aurreratuetan, azpiegitura berrien eraikuntzak ez
dakarrela jarduera ekonomiko handiagorik; eta Europaren eta OCDEren helburua garraioaren hazkundea eta ekonomiaren hazkundea bereiztea denean. Euskal Y-a Euskal Herrian eta Gipuzkoan inoiz egin den inbertsio ekonomikorik handiena da. Horrek urte askotarako hipoteka dakar eta, bitartean, politika sozialentzako dirurik ez da izango.

Obrak egiten badira atzerabiderik ez da, ingurumena eta bizi kalitatea kaltetu eta ama lurra betiko
zaurituko dugu. Eta hori guztia, egunero, ibili dabiltzen erabiltzaile guztien % 0,47 hartzeko, turismo guztien % 0,24 eta 1.175 kamioi kentzeko errepidetik. Kontu egin, orain, Irundik, egunero, batez beste 10.175 kamioi pasatzen direla eta,
Jaurlaritzaren arabera, 2010 urtean 20.000 izango direla; beraz, kamioen urteko hazkunde tasaren herena da kenduko dena. Eta Euskal Y-rekin lotzeko, Frantziak ez du aurreikusi noiz egingo duen Tours-Bordele AHTren tartea, ezta Akize-Hendaia tartea ere. Eta Tours-Toulouse norabidea lehenago egitea erabakiko balu, hamarkadatan luza daiteke lotura. Beraz, ez dirudi irtenbide erabakigarria.

Txabarrik galdetzen du “Zeren izenean uko egin behar dio Euskadik garraio sistema publiko, sozial, garraio
anitzeko eta iraunkorrari?”. Euskal Herriak ez dio uko egiten halako garraio sistema bati, Euskal Y-ri
baizik, ez soziala eta ez iraunkorra delako. Hitzez, garraio publikoaren alde, baina egitez, Gipuzkoako Diputazioaren menpe den herriarteko autobusetako garraioan, azken zazpi urteotan, 5 miloi bidaiari galdu dira (Diario de Noticias, 2006-05-04). Eta Txabarrik galera hori geratzeko neurriak ez ditu hartu. “Gipuzkoak ez du inbertitzen garraio publikoan, dena errepideetan gastatzen da” (Gerardo Lertxundi, Donostiako Tranbia Konpainiako zuzendariak,
Donostia Gaur, 2006-02-20).

AuB tren publiko sozialaren aldekoa da. Tren sozialaren ereduak Euskal Herriak eta Gipuzkoak dituzten arazoei hobeto erantzuten dielako eta merkeago delako. Euskal Herriak tren publiko, moderno eta egituratzaile bat behar du, herrialdeko herri
eta eskualdeak lotzen dituena, bidaiariak eta salgaiak errepidetik aterako dituena eta ekonomiak eta ingurumenak jasan dezaketen kostua eragingo duena. Eskariaren kudeaketan eta intermodalitatean
oinarrituko dena, mugikortasuna mugatu eta irisgarritasuna indartuko duena.

Tren sozialaren ardatz nagusiak honakoak dira: Bilbo-Gasteiz, lotura berria egitea, Bilboko portuarekin eta Forondako aireportuarekin lotuta. Gasteiz-Baiona linea modernizatzea zenbait tarte berriekin. Altsasu-Castejón birmoldatzea eta bikoiztea. Baiona-Donibane Garazi tartea hobetzea.
Eta Bilbo-Donostia linea osoa modernizatzea. Bigarren mailako sareari dagokionean, ildo nagusiak dira: daudenak modernizatzea, utzitakoak berreskuratzea eta linea berriak eraikitzea aztertzea, trenbidearen oinarrizko sare bat osotu arte.

Tren sozialaren alternatiba merkeagoa izan arren, Euskal Y-ren lanpostu adina edo gehiago sortuko ditu eta CO2 gutxiago botako du atmosferara. Abiadura Handiko Trenak ohiko tren modernoak baino potentzia eta energia handiagoa behar dituelako, petroleo horniduraren sabaira hurbiltzen ari garenean.

Euskal Y-a diseinu elitista da, kontzeptualki XlX mendeko garapen parametroetan kokatzen da, ez du garraio arazoa konpontzen, ez dakar aberastasunik eta garapen eredu iraungaitza da. Baina herri honetan, herritarren gehiengoak dituen interes politiko, ekonomiko eta sozialaren gainetik, betikoak, negozio izugarria egiten ari dira azpiegitura handien kontura eta inposatzen duten jendarte ereduarekin.

Gipuzkoan, 2006-05-09

Inazio Agirre Arregi

AuB

Erlantz

Erlantz 2006-06-05 17:07 #6

Desarolismorik nahi ez dugulako!!

Ama lurra maite dugulako!!

Ta dirua jaten ez delako!!

AHT gelditu!!

Neska gazte bat

Neska gazte bat 2006-06-05 23:38 #7

Natura zaindu nahi dugulako!

Inposaketa bat delako!

Ez dugulako behar!

Ez dugulako nahi!

Ez dugu azkarrago bizi nahi!

Gure mendiak bizirik nahi ditugulako!

Jendearen etxeak beraienak direlako eta ez PNV-renak! Ezin dute nahi dutena egin!

Italian borrokatuz AHT-a geratu zutelako eta guk ere ahal dugulako BORROKATU egin behar dugu!!!!!

IÑIGO AGUIRRE

IÑIGO AGUIRRE 2006-06-06 11:26 #8

Euskal Herriko kotxez eginiko garraio ia danak eskualde BARNEKOAK baldin, ez hiriburu artekoak . Zertan lagunduko die AHT-a garuko auto gidariei lanerako bidean?.

EZ DAGO munduan MERKANTZIAK eramaten dituen trenbiderik ez eta TRENIK. Norbaitek sinistu nahi al du Euskal Herian honetan aintzindari izango garenik.?

Zenbat TONA CO2 botako dira atmosferara ERAIKIKETAN? ZENBAT TONA HARRI desegertuko dira gure medietatik? ZENBAT TONA Lur,landare,zuhaitz, animali izango dira zapalduak ZENBAT TONA negar lehen Gure Lurra zena orain beste norbaitzuen pasabidea dela ikusterakoan

ZENBAT TONA DIRU aldatuko du eskuz....

NEURE IZENEAN EZ

Jon Arano

Jon Arano 2006-06-06 17:47 #9

Jon Arano idazlearen atxikimendua:

Arrazoia: Ez gaude garapenaren aurka itsu, desarrollismo itsuaren kontra
baizik.

Konpromezua: Testu bi idaztea. Hemen daude: "Etorkizuneko oroitzapenak"
ipuina eta "SuperTuneladorak"

Jon Goikoetxea

Jon Goikoetxea 2006-06-06 17:58 #10

Jon Goikoetxea mendizalearen atxikimendua:

Konpromezua: "Ez da konpromiso handia, baina apirilaren 5ean nire hirugarren zortzimilakoa egitera joango naiz
Shisha Pangmara, eta han goian AHTren aurkako bandera jartzeko
konpromisoa hartzen dut"

Xanti Antero

Xanti Antero 2006-06-06 18:03 #11

Txan Magoa-ren atxikimendua:

Konpromezua: "Magia, ilusioa eta umorea desinformazioa garatzeko erabiliko ditut".

Bonberenea

Bonberenea 2006-06-07 19:10 #12

Ingurugiro, bertako biztanle eta abarren errespetua galtzen duelako.

Konpromezua: elkarlanean segi

Musikherria

Musikherria 2006-06-07 19:47 #13

MusikHerria musika sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako egitasmoaren atxikimendua:

Arrazoia: Proiektu txikitzaile eta inposatu honen aurka egiteko herri eragileen inplikazio maila altua behar delako.

Konpromezua: Musika maratoia prestatu, Donostiako manifestazioa girotuz.

zintzilik irratia Orereta

zintzilik irratia Orereta 2006-06-07 20:51 #14

Aleja a las personas

KONPROMEZUA

-Llevar adelante un seguimiento continuo de las diferentes campañas

-Realizar kuñas radiofonicas anti TAV

-Colocar la propaganda que nos llegue

- Emitir el mensaje

Donostian ere Mila arrazoi izango ditugu

Donostian ere Mila arrazoi izango ditugu 2006-06-09 09:30 #15

Artikulu hau sinatzen dugunok,
orain dela urte eta erdi toki berean eta gai berdinagatik antolatzen zen
manifestazioa zela eta artikulu bat idatzi genuen.

Tamalez, orduan idatzitakoa
berrestera behartuta gaude gaur. Tamalez diogu, lehen proiektua zena gaur egun
errealitate latz bihurtzen ari delako; denbora hori pasa ondoren lehen
agintariei eginiko aldarrikapena zena (eztabaida sozial eta tekniko zabal bat
suspertzea) gaur egun eztabaida gabeko inposaketa bilakatu delako.

Milaka arrazoi daude “Euskal Y” izenez
ezagutzen dugun abiadura handiko trenaren proiektua gelditzeko; hauek dira
gureak:

1: Azpiegitura berria izanagatik, ez ditu inondik
inora EAEn gaur egun ditugun garraio arazoak konpontzen. Batetik, ez dio
errepideen gehiegizko erabilpenak sorrarazten duen saturazioari aurre egiten
(Eusko jaurlaritzaren datuak eskuan, Euskal errepideetan zama garraioa % 280
hasi zen 1990-1998 aldian). Datu hauen aurrean zera esan behar da: Euskadiko
trenbide sare berriaren oinarria den “Euskal
Y” bidaiariak abiadura handian garraiatzeko sare espezializatua dela eta ez
dela zamak garraiatzeko batere egokia. Zergatik? Zama pisutsuak eramanez gero
gainegiturak jasango lituzkeen kalteengatik, abiadura handia lortzea ezinezkoa
delako eta ezaugarri hauetako trenbide baten ustiaketa ez delako zama
garraioaren ustiaketarekin bateragarria.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak berak kaleratu duen
beste datu baten arabera egunero izaten diren garraio bidezko joan-etorrien %
97 eskualde artekoak dira eta proiektu honek hiriburuak lotzeko asmoa besterik
ez dauka.

Gainera, azken 30 urtetan agintean egon direnek tren
azpiegituren sarea urteetan baztertu dute, errepideari lehentasuna emanez
(trenbideen bikoizketak azken 5 urtetan egiten hasi dira eta tramu konkretu
batzuetan, estazioen kokapenak, ibilbideen funtzionalitate eza eskualdeak
lotzeko eta beste garraio publiko eta jasangarriagoekin erabiltzeko aukerak
kontuan hartu gabe askotan...). Zelan sinistu orain inposatzen duten
azpiegitura hau egokia dela  eurek
probokatu duten zirkulazio kolapsoa konpontzeko?

2: Euskal administrazioak AHTren eraikuntza eta EAE-ko hazkunde
ekonomikoaren arteko erlazio zuzena egiten duen arren, ez dago baieztatua
mugikortasuna eta aberastasun ekonomikoaren arteko lotura dagoenik. Aitzitik
alderantzizko efektua ere eman daiteke. Adibide gisa, Ibaizabal itsasadarraren
ezkerraldea, garraio sistema pribilegiatua duen arren, EAE-ko espazio
deprimituena da: autobia, portu handia, trenbideak, metroa eta aireportua
hurbil baititu. Abiadura handiko trenak, onurarik izatekotan, azpiegituraren
mutur bati edo biei mesede egiten die , baina ez erdibideko eskualdeei. Modu
honetan TGV Paris-Lyonek Parisi egin dio mesede eta bat ere ez tarteko edo
bitarteko eskualdeei. Beste adibide bat, Ciudad Realeko merkataritza Ganbarak adierazi
duenez, AVE-ak probintziari ez dio inolako mesederik egin.

Beraz faltsua da azpiegitura
“hobeak” ekonomian hobekuntzak dakartzala aldarrikatzen duen argudio sinplista.
Alderantziz, jarduera ekonomiko, lanpostu, administrazio publiko, garraio eta azpiegitura
handien pilaketak aglomerazio desekonomiak sortarazi ditu, gero eta hirigune
eta metropoli barruti gehiagotan. Ondorioak honako hauek dira: kutsadura eta
ingurugiroaren hondatzea, kongestioa (biztanleria pilaketak, trafikoa, etab.),
bizitza kalitatearen galera, nekazaritza sektorearen desagerpena, enpresen
koste ekonomikoen handitzea, etab.

3: Ondorioztatu daitekeenez,
AHTren proiektuak ez du aztertzen gure herrialdean dauden mugikortasun arazoen
zergatia eta horregatik ezin ditu konpondu. Azpiegitura sareak, beraiek soilik,
lurraldearentzako garapen tresna oso ahulak direlako; produkzio faktoreen
egituraketa, metaketa-pilaketa maila eta lurraldearen kokapena dira benetako
baldintza erabakigarriak eta ez azpiegiturak hutsak isolaturik aurkeztuta.
Bestalde, lurralde baten garapen jasangarri eta orekatua ez da, Europan
behintzat, zeharkako azpiegitura handien ondorioa, guztiz alderantziz baizik.
Beraz, Euskal Herrian, garapen orekatu hori lurraldearen planteamendu
orokorrago, logiko eta askozaz jasangarriago baten eskutik etorriko da.
Lurralde barruko garraio sare guztien arrazionalizazioa beharrezkoa da
arazoei era eraginkor eta errealean aurre egiteko: Kontsumoaren eta
gain-mugikortasunaren gutxitzea sustatu, eta garraiobideen arteko erlazioak hobetu.

Azkenik esan, AHT proiektua
euskal gizartearen zati handi baten oniritzirik ez daukan proiektu bat dela.
Eusko Jaurlaritza, inongo lotsarik gabe eta beharrezko eztabaida sozial zein
teknikorik ahalbideratu gabe ari da bere proiektua inposatzen eta, bide batez,
diru publiko kopuru ikaragarria xahutuz, garraio eta mugikortasun arazoen
benetako konponbiderako etorkizuneko beste edozein proiektu hipotekatuz.

Esandako guztiarengatik,
ekainaren 10ean, Donostian, Euskal gizarteak erakundeei erakutsi behar die,
bozka emateaz gain, eragiten dien gai eta aferetan iritzia izateko eta parte
hartzeko eskubidea duela.

Rebeka Ubera

Dani Maeztu

Jon Artza

Iñigo Iñurrategi

Ainhoa Larrañaga

Xabier Sarasua

Julen Arregi

Julen Arregi 2006-06-09 16:29 #16

AHT-a gure lurraldetik 300km/h abiaduran pasako balitz, kantauri itsasoan gelditzen diren antxoa bakanak zorabiaturik iritsiko lirateke Madril edo Sevillara!

Behar dugun trena gure lurraldera egokitu beharra dugu eta ez alderantziz!!!

Edo norbaiti bururatuko litzaioke Saharan aquapark bat jartzea... ba ez dakit ba nik.

AHT-rik ez nire izenean!

imanol.madariaga

imanol.madariaga 2006-06-09 20:33 #17

Arrazoia: Txinan emakume esklabuak ekoiztutako arropak hona erdi
doain saltzera ekartzeko balio dezakelako ez dut nahi AHT garraio
azpiegitura.

Pozago bizitzea ez delako produktu gehiago erostea

Konpromezua:

- Abiadura Handiko Trenik ez erabiltzea.

- Beharrezko ez den bidairik ez egitea garraiobide triskatzaileen bidez.

- Distantzia luzeak egin dituzten produkturik ez erostea.

Musikherria

Musikherria 2006-06-10 13:51 #18

AHTren Aurkako Rock Maratoia Donostiako parte zaharreko tabernetan burutuko da

Gaurko AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan Musikherriak burutu behar zuen Rock Maratoiaren debekuaren ondorioz, kontzertuak parte zaharreko Iguana, Rekalde eta Arraun tabernetan eta Barbailu lokalean burutuko dira 19:00etatik aurrera.

Gaur, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan Musikherriak burutu behar zuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak. Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten du Musikherriak. Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira:

Barbailua (Eguzkiren lokala), Iñigo kalea 6

Kloratita

Korumbà

Haitzulo

Aluaren Algara

Txakurrak

Rekalde taberna, Aldamar kalea 3; bakarlariak:

Jonu

Nefasto

Mantala no!

Iguana taberna, Esterlines kalea 5

Izate

Mix6t

Bort

Arraun taberna, Aingeru kalea 4

Zona Mortuoria

DBS

Interrup-tur antzerkia

Atzo kaleratutako agiria

Bihar, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan burutu behar genuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak.

Eskaeraren erantzuna honakoa izan da: [...] por la Jefatura del Negociado de Mantenimiento y Servicios Urbanos se ha informado que el criterio de la Delegación del Área es que las fiestas y espectáculos que se celebren en la vía pública se encuentren promovidos por el Centro de Atracción y Turismo o por otro patronato municipal que resulte competente con respecto al contenido de las actuaciones a realizar.

Hau da, herritarrok, gure kabuz, ezin dugula ezer ez antolatu Donostiako kaleetan. Beste behin ere agerian geratu da kalean gauzak egiteko zer-nolako trabak aurkitzen dituen herri mugimenduak. Participación ciudadana delakoari buruz hitz egiten dute baina soilik eurek eta euren lagunek antolatutako ekintzetan; horri, kalea pribatizatzea deritzo.

Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten dugu, azken finean, jaso dugun debeku hau instituzioek duten lan egiteko prepotentzia eta inposaketa legearen jarraipen bat besterik ez baita; gaur rock maratoi bat debekatuz, baina bihar, herritarren borondatearen kontra, tren txikitzaile bat eraikiz.

Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira ez baitugu instituzioen makinaria biolentoa herritarren aurka martxan jartzerik nahi:

Baibailua (Eguzkiren lokala), Iñigo kalea 6.

Rekalde taberna, Aldamar kalea 3

Arraun taberna, Aingeru kalea 4.

Iguana taberna, Esterlines kalea 5.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu rock maratoi honen prestaketan lanean ibili den jendeari, prestaketa honek lan izugarria, koste ekonomikoa (ia 400 ? asegurua eta elektrizisten kontratazioan) eta buruhausteak ekarri baititu; eta guzti hau era desinteresatuan, inolako diru ordainik gabe, herri honetan oraindik bagaude-eta diruaren atzaparretan jausi ez garenak.

Beraz, Musikherriak larunbatean AHTren aurkako manifestaziora joan eta jarraian alde zaharrean egongo diren kontzertuetan parte hartzeko deialdia egiten du.

AHTrik EZ!
Gora herri-kultura partehartzailea!
Gora Musikherria!

Portugaletetik EZ!!

Portugaletetik EZ!! 2006-06-12 08:48 #19

Geure lurraldea bitan zatituko duelako, inori kontsulta egin gabe burutuko delako, geure lehenengo sektorerako txarra izango delako, ikusita honen bultzatzaileak nortzuk diren argi dagoelako helburu bakarra euren negozioak potoltzea delako...eta mila arrazoi gehiago!! Hark gu txikitu baino lehen...AHTari egurra!!!

Haritz

Haritz 2006-06-21 14:05 #20

1 arrazoia: GEZURRETAN ari direlako

AHT ez da beharrezkoa, ez da iraungarria, ez da erabilgarria, ez da bideragarria. Gutxi batzuek guztion kontura egin nahi duten negozioa da

2. arrazoia: proiektu hau gelditzea POSIBLE delako

Hiritar bezala mobilizazioetara joatera, irakurtzera, hitzegitera, ideiak zabaltzera konprometitzen bagara, eztabaida kalera ateratzen badugu, proiektua gelditzea posible izan daiteke.

Anna

Anna 2006-06-23 20:15 #21

Arrazoi asko dago proiektu hau geldiarazteko.

1. arrazoia: mota horretako lan bat bultzatzeko diru asko eta asko behar izango delako. Diru hori guztiona izango da.

Abiadura handiko tren bat ezartzea oso garestia da, azpiegitura asko bultzatu behar direlako. Madril eta Gazteizeko gobernukoek ez dute beren poltsikotik ordainduko, baizik eta guk edo gure gurasoek ordainduko dugu.

2. arrazoia: AHTa pasa behar den lekuetako ingurugiroa suntsituko dutelako.

Mota horretako lan batean tunelak, bideak, etab. beharko dira eta horretarako basoak moztuko dituzte, mendiak zulatuko dituzte eta inguru horietako landareak eta animaliak erailko dituzte.

3. arrazoia: Madril eta Lleida lotzen dituen AVE eraikitzean gertatu zen guztia gertatzeko arriskua dagoelako.

Madril-Lleida lotzen dituen trenbidean mota askotako gauzak gertatu dira: lanak gaizki egin ziren, leku batzuetan burdinbidearen azpiko lurra ez zuten behar bezala trinkotu, etab.

AHTrik ez!

ease

ease 2006-09-07 00:30 #22

EZ GATTUZTE ZAPALDUKO !!!!!!!!!!!!

Bele gorria

Bele gorria 2006-10-10 07:14 #23

esan duzuenaz gain esan beharra dago, erabilpen gutxikoa izango dela AHT. Gaur egun renfek kendu behar izan ditu tren asko, dirua galtzen duelako urtero, ta garestiagoa izango den garraio bat jartzen badute, inork ez du erabiliko, horrek eragingo du AHT-ren pribatizazioa, ta sortu diren lanpostu eskasak prekarietatean murgilduta egongo dira. Azken finean gure poltzikutik atera den diru gehiena ez du ezertarako balio, ta soberan dauena lau putreen eskutan geratuko da

ezin dugu hau honartu ezta PERI ere

lagun batek esan dit...

lagun batek esan dit... 2006-11-29 11:52 #24

lagun batek esan dit beste batek esan diola, haren lehengusinaren lankideak kontatu ziola, berak lan egiten duen enpresako nagusiaren seme gaztearen neska-lagunak kontatu ziola, eta abar, eta abar... berak bazekiela zein enpresak ez dion emango gizarteari Ibarretxeren txu-txu trenaren berri. EuZZZZkadiko megametropoli handienean dago, MBN du izena eta eurak arduratuko dira desinformazio kanpainaz. Astelehenean megametropoliko Euskalduna jauregian egin zen ekitaldia ere eurek antolatu zuten edo euren kanpaina aurkezteko zen. Ez dakit, baina enpresa hori merituak egiten hasi da euren izena ohorezko taulan agertzeko Altuna y Uria eta Tecsaren ondoan, ez zaizue iruditzen? Niri bai behintzat... eskerrik asko

alegitarra

alegitarra 2006-12-26 16:27 #25

Alegian (Gipuzkoan) herri kontsulta sustatzeko sinadurak bildu dira. Udal ordenantzen arabera sinadura kopuru nahikoa bildu denez, Udala galdeketa bat antolatzera behartuta dago. Ea, lehen bait lehen egiten den. Informazioa gehiago.

2007-03-18 17:51 #26

aht ez!

Irune

Irune 2007-03-28 20:27 #27

Amalurrari errespetua zor diogulako.

leire-otxandixotik

leire-otxandixotik 2007-10-10 16:06 #28

urrunekoa hurbildu eta hurbilekoa urrunduko duelako

karra

karra 2007-11-06 16:59 #29

AHT proiektu txikitzaileak Euskal Herria bere osotasunean suntsitu nahi du. Amalurrari zor zaion begirune edota errespetua kapitalismoaren suntsipenaren mugetatik harago dago. herriak ezin baitu jasan honelako diktadura zikinik. Amalurraren defentsaren alde  borrokatu behar gara ta txikitzaileak txikitu.

izan ere, euren proiektu honek ez baitu ez hanka ez bururik ta aurrez ikusitako prezio horien arabera, denok dakigulako edonork ezingo duela hor bidaiatu. kapitalista zikin horiek euren nahietara moldatu nahi dute herria ta hori ez dugu jasango!!

PNV, PSOE ta bere borreroak diren beste hainbat talde politikok argi erakutsi dute HERRIAREN HITZA ERRESPETATZEN EZ DUTELA, ta horregatik gure erantzuna BORROKA izango dela!!

AHT-rik EZ ETA KITTO!!! TXIKITZAILEAK TXIKITU!!

AUTOORGANIZAZIOA TA BORROKA!!!!!!!

gizakia

gizakia 2007-11-16 15:53 #30

gure lurraren metro guztiak naturak aldatu behar dituelako...

ilargi

ilargi 2010-08-31 13:49 #31

AHT-a sistema honen icebergaren punta besterik ez da. Autobiak, erraustegiak, termikak,...sistemaren piezak dira. Beraien mekanismoa mantentzen duten piezak.

Gaur AHT da, bihar beste eskusa edo proiekturenbat aterako dute golkotik. Eskusa eta beharrekin salduko dituzte, orain arte egin duten bezala.

Amalurraren zilbor-hestera loturik gaude denak. Konturatzen ez batira ere, txikitzaile guztiak ere, DENAK gaude zilbor heste beretik zintzilik, antzutasunaren amildegian kolokan.

Denak izango gara gaur erein dugunaren biharko uztaren biktima.

Erabakia argia da:
AHTrik EZZZ! EZ hemen eta EZ inon!
Bere sistema elikatu eta gure amalurra txikituko duen proiektu guztiei EZEZEZEZ!!!

Utzi iruzkina: