Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira blog honen bitartez.    Atxikimenduen berri emateaz gain, ekimenaren iragarpena egiteko sortutako spotaren aurkezpena egin du Kontseiluak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean egindako agerraldian. Spota ere blogean ikusi ahal izango da.   Spotarekin gizarteratu nahi dena azaldu du Bilbaok: “Erakutsi nahi dugu norbanakook ere badugula zer egin. Harrotasunez adierazi behar dugu euskaraz bizitzeko nahia; eta zorionez, ohartuko gara gizartearen babesa izango dugula.”   Kontseiluak egindako deialdiari atxikimendua eman dioten lagun guztietatik, musikari, idazle, aurkezle, kirolari, editore… luze bat dago. Horien ordezkari 30 bat lagun egon dira Kontseiluarekin batera agerraldian.   “Honek, egoerarekiko kezka zabala dela adierazten du eta baita hori gainditzeko nahia ere. Gaur, gu guztiok hemen biltzeak hori adierazten du. Gizartearen gehiengo zabal baten nahia Nafarroan euskaraz bizitzea dela”, adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.   “Ezaguna da euskarak eta euskaldunok Euskal Herrian bizi dugun egoera. Ezinezkoa da egunerokoan euskaraz bizitzea, behin eta berriz esan dugu hori eta datuek ere horrela dela egiaztatzen dute. Hizkuntza eskubideak arlo guztietan urratzen dira”, azaldu du Bilbaok. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egiten duen urteko txostenean argi jasotzen da datu hori urtez urte.   Nafarroako egoeraren larritasuna aipatu du Kontseiluko ordezkariak. “Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika zuzenean bideratuta dago euskararen aurka. Oztopoak gero eta handiagoak dira. Murrizketak ere gero eta nabariagoak dira” horren aurrean aktibatzeko beharra nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusiak, “horren aurrean erantzuna aktibatu beharra dago eta behar horri erantzuteko helburua du manifestazioak. Egoera hori gainditzeko eta orokorrean euskararen normalizazioan urratsak emateko ere, beharrezkoa da guztiok, bakoitzak bere ildotik eta bakoitzak, dagokion neurrian lan egitea”. Agerraldian bildutako Nafarroako gizartearen ordezkaritza zabalak horri erantzuten dio Bilbaoren esanetan. .    Kontseiluarekin batera bildutako norbanakoen izenean Urko Aristi telebistako aurkezleak adierazpen laburra irakurri du agerraldian:     Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari erantzuteko eta gure gizartean hizkuntza-politika berri eta eragingarriago baten beharra ikusarazteko abiatutako dinamikarekin bat egiten dugula adierazteko bildu gara gaur hemen. Gertatzen ari diren eraso larrien aurrean geldi egoteko asmorik ez dugu eta nafar gizartearen babesa eta laguntza bildu nahi ditugu euskararen normalizaziora eramango gaituzten baldintza politiko, administratibo, sozial eta ekonomiko berriak lortzeko biderik sendoena delakoan.   Xede horrekin, Kontseiluak datorren maiatzaren 15rako deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi diogu jendarteari. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea leloa izango duen manifestazioak euskararen alde dauden eta euskararen normalizazioa desiratzen duten  guztion manifestazioa izatea lortu behar dugu.   Bizi dugun egoeraren aurrean, lehenik eta behin, hemen gaudela esatea ezinbestekoa da. Erasoek ez gaituztela geldituko esatea garrantzitsua da. Euskararen kontrako diru-murrizketak, erasoak, injustiziak, babes ezak eta gainerakoen aurrean euskal komunitate osoa agertzea funtsezkoa dela uste dugu. Indar erakustaldi handi bat egiteko tenorea dela uste dugu. Baina ez hori bakarrik, beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko zereginetan, gutariko bakoitzak, norbanakook ere, zeregin zehatzak ditugu dugu eta hori ere agertu nahi dugu. " />

Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/04/29 08:06:16.963000 GMT+2

‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’ manifestaziorako deialdiarekin bat egin dute jada 1.600 lagunek

euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira blog honen bitartez. 

 

Atxikimenduen berri emateaz gain, ekimenaren iragarpena egiteko sortutako spotaren aurkezpena egin du Kontseiluak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean egindako agerraldian. Spota ere blogean ikusi ahal izango da.

 

Spotarekin gizarteratu nahi dena azaldu du Bilbaok: “Erakutsi nahi dugu norbanakook ere badugula zer egin. Harrotasunez adierazi behar dugu euskaraz bizitzeko nahia; eta zorionez, ohartuko gara gizartearen babesa izango dugula.”

 

Kontseiluak egindako deialdiari atxikimendua eman dioten lagun guztietatik, musikari, idazle, aurkezle, kirolari, editore… luze bat dago. Horien ordezkari 30 bat lagun egon dira Kontseiluarekin batera agerraldian.

 

“Honek, egoerarekiko kezka zabala dela adierazten du eta baita hori gainditzeko nahia ere. Gaur, gu guztiok hemen biltzeak hori adierazten du. Gizartearen gehiengo zabal baten nahia Nafarroan euskaraz bizitzea dela”, adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

 

“Ezaguna da euskarak eta euskaldunok Euskal Herrian bizi dugun egoera. Ezinezkoa da egunerokoan euskaraz bizitzea, behin eta berriz esan dugu hori eta datuek ere horrela dela egiaztatzen dute. Hizkuntza eskubideak arlo guztietan urratzen dira”, azaldu du Bilbaok. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egiten duen urteko txostenean argi jasotzen da datu hori urtez urte.

 

Nafarroako egoeraren larritasuna aipatu du Kontseiluko ordezkariak. “Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika zuzenean bideratuta dago euskararen aurka. Oztopoak gero eta handiagoak dira. Murrizketak ere gero eta nabariagoak dira” horren aurrean aktibatzeko beharra nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusiak, “horren aurrean erantzuna aktibatu beharra dago eta behar horri erantzuteko helburua du manifestazioak. Egoera hori gainditzeko eta orokorrean euskararen normalizazioan urratsak emateko ere, beharrezkoa da guztiok, bakoitzak bere ildotik eta bakoitzak, dagokion neurrian lan egitea”. Agerraldian bildutako Nafarroako gizartearen ordezkaritza zabalak horri erantzuten dio Bilbaoren esanetan. . 

 

Kontseiluarekin batera bildutako norbanakoen izenean Urko Aristi telebistako aurkezleak adierazpen laburra irakurri du agerraldian:  

 

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari erantzuteko eta gure gizartean hizkuntza-politika berri eta eragingarriago baten beharra ikusarazteko abiatutako dinamikarekin bat egiten dugula adierazteko bildu gara gaur hemen. Gertatzen ari diren eraso larrien aurrean geldi egoteko asmorik ez dugu eta nafar gizartearen babesa eta laguntza bildu nahi ditugu euskararen normalizaziora eramango gaituzten baldintza politiko, administratibo, sozial eta ekonomiko berriak lortzeko biderik sendoena delakoan.

 

Xede horrekin, Kontseiluak datorren maiatzaren 15rako deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi diogu jendarteari. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea leloa izango duen manifestazioak euskararen alde dauden eta euskararen normalizazioa desiratzen duten  guztion manifestazioa izatea lortu behar dugu.

 

Bizi dugun egoeraren aurrean, lehenik eta behin, hemen gaudela esatea ezinbestekoa da. Erasoek ez gaituztela geldituko esatea garrantzitsua da. Euskararen kontrako diru-murrizketak, erasoak, injustiziak, babes ezak eta gainerakoen aurrean euskal komunitate osoa agertzea funtsezkoa dela uste dugu. Indar erakustaldi handi bat egiteko tenorea dela uste dugu. Baina ez hori bakarrik, beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko zereginetan, gutariko bakoitzak, norbanakook ere, zeregin zehatzak ditugu dugu eta hori ere agertu nahi dugu.

Posted by: maiatzak15.2010/04/29 08:06:16.963000 GMT+2
Tags: 15 manifestazioa maiatzak kontseilua atxikimenduak nafarroa | Permalink | Comments (3) | References (0)

Comments

Posted by: Andoni.2010/04/29 12:58:10.071000 GMT+2

Euskaraz bizitzeko eskubidea orain!!

Posted by: mikel apesteguia.2010/04/30 00:25:30.433000 GMT+2

Nahiz eta euskalduna ez izan, "aritarra" baizik; maite dut euskera, maite dut gure lurra, maite dut gure kultura, maite dut Euskal Herria, eta maiatzaren 15ean zuen ondoan izango naiz bihotz-bihotzetik

Posted by: Txelo Auzmendi Jimenez.2010/05/08 20:50:8.030000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru