Gauaren magalean

Aspaldidanik bizi naiz alkilerrean baina gero eta zailagoa da bizimodu normalizatua izatea egoera honetan. Nire printzipioek esaten didate ez sartzeko espekulazioaren jokoan, ez erosteko rik. Hori egitekotan bizi kalitatea galduko dudala: bankuarekin ezkondu, goiz eta gau lanean egon eta kalera ezin atera ibiliko nintzatekelako hurrengo urte luzeetan... Baina ez pentsa alternatibak, pisu batean alkilerrean egoteak, bizi kalitaterik ematen dizunik, ez! Ez dakizu noiz deituko dizun jabeak esanez: "Aizu! Jaso dut uraren faktura eta etxetik pasako naiz zuei emateko. Noiz egongo zarete...