Iritsi da ABTX 2011ko finala!!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-28 23:33

Iritsi da Arabako bertsolari txapelketako finala! eta andereño izango da lautadako ordezkari oholtza gainean.

Hala ere oholtzapea ez da hutsik egongo eta Lautadariok Printzipala konkistatuko dugu! Aintzinako Alaizako marrazkiek iradokitzen duten legez, batek daki ez ote zuten etorkizuna iragartzen... (fijatu goiko ilarako ezkerreko tipoan, ze ari da? bonboa jotzen?). Lazarraga handia ere hor dago: Oçaetako (edo Lautada osoko?) bandereagaz oyta gu gara etorri... Santxa Ozaetako ahaztu gabe: Artuko dot esku batean gezia (edo mikroa?) / bestean zuzi iraxegia, (tabakoaren kontrako legea ez omen zegoen indarrean orduan) / erreko dot Aramaio guztia!

Historiari errepasoa egin ostean, gu gurearekin! 12:30etan hasiko da Kapitaleko konkista Hala Bedi tabernan, bazkari batek lagunduta eta 17:30etan printzipala BETEtzera! Ez ahaztu kamixeta urdinak edo gorriak, bonboak, trikiak, adarrak, banderak, txindatak eta gerrarako gainontzeko materiala! Gudarostea prest dago! Mahai jokoa prest dago, fitxak mugitzen hasi dira! Alea jacta est!


ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA!!!  

 

GASTEIZko Printzipal Antzokian

                              

Apirilak 2, larunbata, 17:30ean

 

Bertsolariak:

Manex Agirre
Oihane Perea
Asier Otamendi
Iñaki Viñaspre
Zigor Enbeita
Ander Solozabal

Aurkezlea: Lierni Altuna

Gai-jartzailea: Idoia Beitia

 

Sarrerak salgai:

www.bertsosarrerak.eu

Gasteizko Amaia Zentroan

Laudioko Ilargi tabernan

Amurrioko Txokogorri tabernan

Aguraingo Txirrita liburudendan

 

Txapelketa jarraitzeko www.arabakotxapelketa.org



Utzi iruzkina: