AKBTx2012: erreko dugu Aramaio guzia!!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-03-14 19:26

Aurrera doa Arabako Kuadrila Arteko Bertso Txapelketa eta Aguraingo taldea FINALERA iritxi da, gutxika gutxika harmailak igoz, piramidearen gailurrera iritxiz.


Horrela ba, Martxoaren 24an ospatuko da Aramaion final handia, eta Lautadako ordezkariak bertan egongo dira. Batzuk oholtza gainean, besteak behean, eta bateren bat atzean, dena prestatzen eta ondo-ondo atera dadin ziurtatzen. Giro paregabea egongo da, bertsolariak, sagardoa, bonboa... eta katxarreria guztia eraman beharko dugu! OOONNAAAA izango da!!! 

 

 

AUTOBUSA DOHAINIK - eman izena araba.sustapena@bertsozale.com

10:30ean Aguraingo Fueros tabernan

         

12:00etan poteoa Aramaioko plazatik hasita

14:30ean bazkaria Aramaioko frontoian (Txosna, Aramaioko Iturrietako sagardoa...)

17:30ean saioa Aramaioko frontoian

 

Idatzizkoa: Gasteizko Martin Ttipia VS  Aramaioko Ai Ene!

Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak VS Aguraingo Sorginetxe

 

Bazkarirako ticketa eta/edo sarrerak:

 - internet: www.bertsosarrerak.eu

 - Gasteizko Amaia Zentroa (Aranbizkarra auzoa)

 - Aramaioko Eki Taberna

 - Laudioko Ilargi Taberna

 - Amurrioko Txokogorri Taberna

- Aguraingo Herriko Taberna

 

Prezioa: 

bazkaria + saioa: Arrunta 25 €, bazkideak 20 €, 16 urtetik beherakoak 15 €

saioa : 7€ arrunta, 5 € bazkideak,  16 urtetik beherakoak dohainik

 

Informazio gehiago www.arabakotxapelketa.org


Utzi iruzkina: