logaritmo nepertarra e

belar txarra ez da sekula hiltzen

Apple bere ordenagailuetan Intel prozesagailuak sartzen hasi denetik asko dira momentu honen zain egon direnak:http://www.mathcaddy.com/windowsxpbootsonamac%21%21%21%211/xDDDDDDDDDDDDDDDDDDD.


Badirudi laster internet==google izango dela, eta horrek beldur pixka bat ematen du. Baina bilatzaile honek beti harritzen gaitu tresna berriekin.Oraingoan web orrialdeak egiteko tresna batekin datorkigu. Google pages deitzen da tresna hau, eta honen bidez minutu gutxitan gure web orrialde pertsonala egin dezakegu.Nik dagoeneko egin dut proba. Ez da izan google horrelako tresna bat ateratzen lehena, aurretik ere makina bat lekutan eskaintzen zen zerbitzu hau, baina bilatzaile honek erakutzi digu badakiela gauzak ondo egiten. Bere estiloari jarraituz, googlek erreminta oso sinplea eskaintzen...


Gaur 2006. urteko otsailaren 14a dugu. San Valentin, edo Balentin Deunaren eguna. Behin eta berriz aipatzen den maiteminduen eguna.Nik ez dakit egun honen jatorria. Ez dakit maiteminduen egun hau tradizio luzeko eguna den edota El Corte Inglesek asmatutako zerbait den. Bien nahasketa bat dela esango nuke nik, jatorri zaharra duena, baina saldu nahaiak indartu duena. Ez dakit.Jende gehienarentzat, maitemindu edo ez maitemindu, egun hau egun arrunt bat gehiago izango da, atzokoa izan zen edo biharkoa izango den bezalakoxea. Alde bakarra asteartetako ajenda beteko dela izango delarik: astearte...


Nahiko ezaguna egin da dagoeneko Wikipedia, interneteko entziklopedia librea, euskaraz ere kontsultatu, editatu eta osatzeko aukera duguna.                          Hemen aldiz, Uncyclopedia aurkeztuko dut. Hau ingelesez bakarrik dago. Wikipediaren oso antzekoa da itxuraz. Funtzionamendua ere berdina da (edukien lizentzia ezberdina den arren). Alde nabarmen bat dago, ordea. Edukia.Uncyclopediako edukia ez da serioa, barre eragiteko idatzia dago. Kontuz beraz, erabili ...


Izenburua jartzerakoan exageratu egin badut ere, exajerazioa iruditzen zait mahomaren karikaturengatik sortutako zalaparta guztia.Musulmanak oso haserre agertu dira Danimarkan argitaratutako marrazkiengatik, eta indignanteak direla esan dute. Hori dela eta izugarrizko zalaparta sortu dute eta hainbat enbaxadei su eman die. Indignantea bi marrazkitan mahoma karikaturizatzea.Ba ni indignatuta sentitzen naiz beraien herrialdeetan emakumeek aurpegia estalita eraman behar dutelako. Indignatuta beraien eskubideak urratzen direlako. Indignatuta adierazpen askatasuna ukatzen delako (dirudienez ez b...


Blog hau poliki poliki itxura hartuz doa eta azkeneko pausua Creative Commons motako lizentzia bat ezartzea izan da.Zehazki by-sa motako lizentzia izan da aukeratu dudana. Honen bidez baimena ematen diot edonori nire blogeko edukia erabiltzeko, baita helburu komertzialekin ere. Hori bai, moldaketaren bat egitekotan mota bereko lizentziarekin banatua izan beharko da.Beste blogean by-nc-sa motako lizentzia dut, baina ez dut uste nire blogei non-commercial jartzeak zentzu handiegirik duenik, eta horrela gainera, zertxobait libreagoa izango da.Hemendik aurera ba, blog honetako edukiek aurretik ...


Aupa lagunok! Gaur jeitsi dut Internet Explorer nabigatzailaren 7 Beta 2 bertsioa. Ikusi nahi nuen aspaldian aspaldian hainbeste entzuten zen Microsoften nabigatzaile berriak zein berrikuntza ekartzen zituen. Dagoeneko zaharkituta ikusten zen Internet Explorer 6 nabigatzailea, gainerako nabigatzaileen aldean. Denbora asko zen Microsoftek etzuela berrikuntza handirik egiten ber nabigatzailean eta bazirudien 7. bertsio honek iraultza ekarriko zuela indarra hartzen hasiak diren nabigatzaile alternatiboei aurre egiteko. Baina zer esango dut, orain IE 7 erabiliz ari naiz hemen idazten, eta asko ...


Belar txarra ez da sekula hiltzen, eta badakigu gainera zein erraz ugaltzen den. Ba logaritmo nepertarra ere belar txarraren bidea eginez ugaldu egin da.Hasiera baten nire blogeko eduki guztia hona ekartzeko ideia burutik pasa bazait ere, azkenean blog berri bat hastea erabaki dut. Logaritmo nepertarra II.Duela hilabete batzuk sortu nuen beste bloga, blog pertsonala, batez ere nire inguruko jendeari begira. Honako hau, ordea, zerbait orokorragoa izango da. Jende multzo zabalagoari interesatu ahal zaizkion gaietaz idazten saiatuko naiz.Hemendik aurrera bi blogak kudeatuko ditut. Hark lehengo...


Probatzen

2
No profile photo logaritmo nepertarra e | 2006-01-31 14:14

Oraingoz logaritmo nepertarra http://kupela.blogspot.com-en dago.Gaur deskubritu dut www.blogak.com eta probatzen ari naiz ea zer moduz dagoen eta nire behar eta nahiak asetzen dituen.Ondo izan!