Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/04/28 19:07:23.464000 GMT+2

desertizazioa

Saharako basamortuaren alboan zegoen basoen hondamen eta landaren desagertzeaz ohartu zen  lehen aldiz 1949an Frantziar basozain bat. Afrika mendebaldea gero eta basamortuago bilakatzen bai zioan. Ingurunean gertatzen ari zen fenomenoari desertizazioa izena eman zion . Fenomeno honen lehen arazo larriena ez zen heldu 70.hamarkada baino lehen. Lehorte ikaragarri baten ondorioz 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren arte.

Ingurumen arazoei dagokionez, desertizazioa izan da modu globalean eztabaidatzen eta irtenbideak bilatzen jardun den lehen arazoa. 1977 izan zen Desertizazioaren Aurkako Nazio Batuen  aurreneko bilkura Nairobin. Ekintza planaren ildo nagusiak definitu ziren orduan. 1996ko Abenduaren 26an sartu ziren indarrean arauak Desertizazioari aurre egiteko. Orduan 50 herrialdek parte hartzen zuten, egun 100 herrialde onartua dute dagoeneko.

Lurrean %30 baino gehiago, desertizazioa jasateko arriskuan dago. Gune horiek, mila milioi pertsonen bizitokiak dira. Zonalde hauek, lurzoruaren degradazioan, ur baliabideen gutxitzean, landaretzaren desagertzean, eta  biztanleriaren bizi kalitatea gutxitzen den prozesu degradante eta geldiezinean murgilduak daude.  

Herrialde kaltetuenak Afrika, Asia ekialde eta mendebaldea eta Hego Amerikako zenbait gune dira.

Kontutan hartzekoa da Desertizazioak, ingurumen arazoa ekartzeaz gain sistema sozial eta ekonomikoan ere baduela eragina. Produkzio gaitasuna dezente galtzen denez, migraziora bultzatzen ditu kaltetuak. Familiak desegituratzen dira. Hirietara alde egiten bai dute, bizi baldintza hobeen bila.

Gizakiak sortzen du desertizazioa …

Gehiegizko larratzeaz. Larregizko ustiakuntzaz. Zuhaitz larregi botatzeaz.

Turismoaz eta turistak hartzeko hirigintzan egiten den prestakuntzagatik.

Negutegi efektua

Karbono Dioxido eta beste zenbait gasek, negutegiko kristala balira bezala jokatzen dute, eguzki errainuak pasatzen utziz eta ondoren berriro espaziora irradiatuz. Karbono dioxidoari ezker, bizitza posible egiten da lurrean. Egitura natural hau ez balitz, lurreko tenperatura 30ª baxuago litzateke.

1896an ezarri zion Svante Arrhenius kimikariak, izen eman zion , bere ikerketa aurkeztu eta ekar zitzakeen ondorioak aurkeztu zituenean. Aipatzen zuen, geruzan gas kopuru larregi pilatu ezkero, geruzak orduan eta gaitasun gehiago du erradiazio ultragorria hartzeko ondorioz lurra berotuz.

Zein prozesuk eragiten dute gas hauen pilaketan?

Petrolioa eta ikatza erretzeak.

  • Azken hamarkadan eman den deforestazio larriak.
  • Azken hamarkadan erabili den gehiegizko CFCak.

Egoera honi irtenbidea bilatu nahian neurri hauek kontutan hartzekoak dira:

  • Erregai fosilen %50 jaitsi.
  • Deforestazio gelditu.
  • Eskala handian eginiko basogintzaren birpopulaketa.

Nahiz eta asko egiteko dagoen oraindik, nabaria da herrialdeen kontzientziazkoa arazo honen aurrean. Adibide bezala, 1962an saiakera nuklearrak atmosferan ez egitea sinatu zuten , nahiz eta Frantzia eta Txinak itun hau sinatu ez, besteen presioagatik, gaur egun lurpean egiten dira. Eta bada beste lorpen garrantzitsu bat ozono geruzaren inguruan, Vienako Konbentzioak eta Montrealeko protokoloak jendeak karbonoaren erabilera bazter dezan lortu du.

Egoera honek eskuetatik alde egin aurretik, herrialde garatuagoko biztanleak garen gutako bakoitzaren esku dago, lurra eta gizakiaren etorkizunaren alde emandako apustu honek zentzua izatea edo ez. Beharrezkoa da hitza ekintzetara gidatzea..

 Argi dago gizonaren eraginaren ondorioz, mundua berotzen ari dela, itsas maila igotzen eta poloak urtzen.

 

                                                   .

 

Posted by: NAIARA.2008/04/28 19:07:23.464000 GMT+2
Tags: lurrean gizakiaren eragina | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

Kaixo, Naiara:

Zure blogean sartu naiz eta artikulua irakurri dut. Ados nago zenbait gauzekin baina nire ustez hau guztiaren atzean izkutuko interesak daude. Ez dut ezer sinisten All Gore aldaketa klimatikoaren aurkako burua denean bereziki bere biografia irakurtzean. Ados nago gure ekintzek munduan islada dutela baina aldaketa klimtikoaren aurkako mugimenduan ez dut sinisten. Honi lotuta lotura interesgarri bat gomendatuko nizuke Anton Uriarterena, alegia. Paleontoklimatologoa da. Birritan egon naiz bere hitzaldietan eta bikaina da, oso argia eta gaian oso jantzia dago.

Eszeptikoa naiz gai honetan, sinistu nahiko nuke baina zaila egiten zait.

Ongi izan,

Iñaki

Posted by: Iñaki.2008/04/29 13:12:13.482000 GMT+2
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru