Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)!
Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak albiste honen erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).
Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierarate iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai...
Animatu, berotu, parte hartu eta gozatu!!

Comments
Izerdia, izerdi hotza gorputz beroetan behera... Ez nizun berriz galdetu, ez nizun galdetu nahi, ez zegoen zertan galdetu. Bagenekien bai, bagenekien izerdi tantek gure ezpainen forma hartzen zutela, eta bagenekien berriz ere gure gorputzetako bazterrik ezkutuenek ere izango zutela beraien berri. "Ez daitezela galdu" pentsatu nuen, edo hobeto, gal daitezela, inoiz ez direlako benetan galduko.
Posted by: likantropa.2012/02/01 13:14:59.004000 GMT+1
Posted by: Txorrostada.2012/02/01 16:38:25.893000 GMT+1
Posted by: eztanda.2012/02/01 22:37:44.398000 GMT+1
Posted by: ilargipean.2012/02/02 16:20:56.178000 GMT+1
Posted by: Katxarro.2012/02/02 17:06:45.866000 GMT+1
Masterra sarean zabaltzen ari da;
http://sustatu.com/1328099657
http://topatu.info/blog/2012/02/01/mikroipun-erotikoen-masterrean-parte-hartzeko-aukera-dago-lemoako-gaztetxeko-blogean/
http://www.gara.net/paperezkoa/20120202/319457/eu/Makroipuin-erotikoen-masterra-jarri-dute-abian/?Hizk=es
http://www.nontzeberri.com/Albiste7.aspx?a=3154
Posted by: hga.2012/02/04 23:29:37.218000 GMT+1
Posted by: -.2012/02/05 21:43:42.675000 GMT+1
Posted by: .2012/02/05 21:57:3.433000 GMT+1
Posted by: antonioaa.2012/02/06 15:13:42.696000 GMT+1
www.sinpensar.com
Aurpegia estalita dugu biok. Irribarre batekin gerritik heldu eta hormaren kontra jarri nauzu bortizki. Barrurarte sentitu nahi zaitut. Maskararen atzealdean ezkutatzen diren begi beltz horiek ere urtzen hasiak dira eta horrek erakartzen nau, liluratu egiten nau. Hatza ezpain puntetan jarri eta “ ssshhhhh” xuxurlatu didazu belarrira ume txikiei egiten zaien bezala. Lizun eta gozo musukatu nauzu. Lizun eta leun laztandu nauzu. Lizun eta eder sentiarazi ninduzun.
Nire ametsik onenean ere ez zaitut irudikatzen neska.
Maskararen atzetik,
Posted by: ---.2012/02/08 12:26:10.350000 GMT+1
Posted by: Nasa.2012/02/12 23:06:27.617000 GMT+1
Posted by: el pika.2012/02/12 23:59:27.954000 GMT+1
Posted by: Flanders.2012/02/14 20:29:2.097000 GMT+1
Posted by: ++++.2012/02/15 10:42:30.981000 GMT+1
Posted by: ++++.2012/02/15 10:43:39.152000 GMT+1
Zatoz nigana. Zatoz nigana eta borobildu eizkidazu ertzak. Zure hatz luzea ekarri, nire ezpain puntan ipini eta eragin goikoa lehunki. Mugi mingaina behar den aina...astiro eta amorruz. Zure zilborrean bapatean musu ematean, nire hankartean izara artean… igurtzi baten ostean, hurrengoaren eskean gabitz jolasean, urtu ta urtu desegin arte heriotz goxo batean...zuzen heriotzeraino.
Hurrengo egunean, neskak erran zidan bera edo jaia aukeratzeko..........AGUR!! nahiago dut fiesta!!!!!!!
Posted by: melodia orgasmoa.2012/02/19 21:26:16.913000 GMT+1
Posted by: Zurrut.2012/02/22 08:18:16.392000 GMT+1
Posted by: HGA.2012/03/21 12:10:51.268000 GMT+1