HAMABOSTALDI KULTURALEKO ARGAZKI BILDUMA

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2012-01-23 22:48
1

2011-2012ko Hamabostaldi Kulturala. 
Hamabostaldi oso aberasgarrie, non ekintza ezberdin piloagaz ondo pasetako, emozionetako, hausnartuteko, ikisteko,  mozkortako, behar iteko, kantetako, bertso onak entzuteko, ondo jateko,...tako momentuek aukin doguzen.

" GAZTETXEAK ETA LITERATURA" hitzaldia
Hamabostaldie11-12."Gaztetxeak eta literatura" hitzaldia

Gaztetxeek ez omen dute harreman estuegirik izan literaturarekin. Hala ere, historian zehar egindako gaztexeen  ibilbidea aztertuz, hasieretatik gaur egunera arte musikak izan duen garrantziaz ohartu ginen, eta berau literaturarekin lotu. Hala ere, kulturgintza kontzientziak asko zor dio herrietako gaztetxeei eta belaunaldien aldaketekin batera adibide asko ditugu literaturarekin zerikusia dutenak, gure kasuan: poesia errezitalak, blogeko idatziak, argitaratu ditugun liburuak, Lemoa Tudei aldizkaria… kultura etengabe transformatzen den zerbait da eta horretan lanean dihardugu, bakoitzak bere  eterara, bakoitzaren bertuteekin!

"A ZE PAREA" antzerkia

Hamabostaldie11-12."A ze parea" antzerkie

Hamabostaldie11-12."A ze parea" antzerkia
Benetan be ume pilloa!! Frontoia eskolako ume guztiekaz bete zan antzerkiaz gozatuteko. Txalo ugariz jaso zauriezan eurin malabare eta akrobazi guztiek.

"GOSE" kontzertua

Hamabostaldie11-12."Gose" kontzertua Publikoak eztakit dantza in eta izerdie bota zaurien baia eurik bai ee!! Onartu behar dogu etorri zan jentea baino sarrera gehiau saldu ginuzela, baia egon ginenok ederto pasau ginun, eta kontzertue laburre izin bazan be jentea gustora gelditu zala esan geinke!!

OLENTZERO gaztetxean


Hamabostaldie11-12.Olentzero
Aurten be etorri jaku Olentzero gaztetxera!! Egie esan apurtxu bet kantzaute etorri jakun; ie ie bidean galtzean jaku, bueno.. bidean, tabernatan edo.. Baia bueno… heldu zen eta bateri baino gehau poz pozik itzi joskun…. beste urten baten be herriko ume eta familieri Olentzero ikusten gaztetxera etortea gustetan jakiela ikusi de…..

A! Olentzero ez zan bakarrik etorri, herrien egon ezin direnan argazkiek beragaz ekarri zauzen, opariek poz pozik hartzean doguzen momentu horretan be eurik presente egon daitezan. 

"KANTABRIAKO HAUSTURA HIDRAULIKOAN KONTRAKO ASANBLADA" hitzaldia

Hamabostaldie11-12."Kantabriako haustura hidraulikoaren naurkako asanblada"hitzaldia Fracking, abiadura handiko trena, tentsio altuko linea, harrobiak, supererrepideak, zentral termikoak, nuklearrak… noiz konturatuko gara ama lurrari zor diogun errespetuaz? Euskal Herria makroproiektuz bete nahi digute, herriari galdetu barik eta hauen ondorioetan pentsatu barik. Sistema agortua dago batzuentzat eta ezinbestekoa da honen hausnarketa egitea, eta bide horretan kalera irtetea! GELDITUKO DITUGU!!! Eskerrik asko Kantabriatik etorritako lagunei, beraien esperientziek askorako balio izan digute eta.

LT JAIA


Hamabostaldie11-12.LT tonbolea Hamabostaldie11-12."Johny&Joseph"kontzertua Hamabostaldie11-12.LT bertso saioa
8 urte paregabe eta 29 zenbaki ondoren, agur esan digu LEMOA TUDEI aldizkariak. Agurra behar bezala ospatzeko, azken LTa kaleratu zen bertan. Horretaz aparte txokolatada, tonbola mundiala eta Jhonny & Josephen kontzertua ere izan genituen Karabien. Azken orduko bertso saioa ere gogoratzeko modukoa izan zen... LT joan da, baina bere izpiritu zirikatzailea gurekin geratzen da. LT pipol!!


"CHACAREA BIKOITZA" kontzertua

Hamabostaldie11-12."chacarea bikoitza"kontzertua Hamabostaldi kulturala11-12."Chacarea bikoitza"kontzertua
Euskal Herrie eta Argentina batzean dauen kantaldie. Gaztetxea folklore argentinoa entzun eta dantzatu geinken “peña” baten bihurtu zan non matea eta zerbezea konpartitan ginun bitartean arrasti lasai eta gozo bat pasau ginun. Emozionantea...!

"AUZOLANANAREN KULTURA" hitzaldia

Hamabostaldi11-12."Auzolanaren kultura"hitzaldia

"FABRIKA ERREKUPERATUAK" hitzaldia

Hamabostaldie11-12. "Fabrika errekuperatuak" hitzaldia

"ELIKADURA SUBIRAUTZA" hitzaldia


Hamabostaldie11-12."Elikadura subirautza"hitzaldia
Eta hitzaldien osten.... baba-jana! Elegante jan ginun ganera! oso ondo sukalariek ee!!!


Hamabostaldie11-12. Baba-jana

"BOU eta EXAIXU" kontzertuak

BOUren debutak ez zuen hutsik egin eta Exaixuri dagokionez, ikuskizun ikaragarria eta desfasea ekarri zuen. Espero dogu talde hauen kontzertu bakarrak ez izitea. Animo piiiipol!

ANIMAZIO TAILERRA
Uau!! Zeozer barrie, erakargarrie eta interesgarrie izin zen!! Ederto pasau ginun eta seguru nau parte hartu ginun guztiek zeozer barrie ikisite amaitu ginule tailerra!! Eskerrik asko Maite!!! Eta parte hartu zinuen guztieri bebai…..

PINTXO LEHIAKETA- TRUKE AZOKA

Kantidadea baino kalidadea oneko ekintzea! Truke interesante batzuk egon ziren, estrategiek, timoren bat…. Eta pintxoak!!! Eleganteak…. aurten be irabazle bardine…. Partehartzaileak urtero urtero hobetuten doaz antza!

FUTBOL PARTIDUE
Hau zatie Maguri galdetu….. betiko moduen batzuk galdu eta beste batzuk irabazi!! Eta beste batzuk……

Ikusten dozuen moduen argazkiek faltetan dire.... badakigu hortik, beste kamara batzutan argazki gehau dauzela! Dekozuezanak gaztetxeko emailera bialdu ahal dozue!!

ESKERRIK ASKO GRISA KOLOREZTATZEKO LAN GOGOR BAINA EDER HONETAN ZUEN ZERTZELADATXOA IPINI ETA  HAMABOSTALDI KULTURALEAN PARTE HARTU DOZUEN GUZTIORI!


BEHAR DOGULEKO, MEREZI DAUELAKO AUTOGESTIOA!!



BJ

BJ 2012-01-25 14:37 #1

Oso kronika ona!! Zorionak danori ta holan segidu, benetan.


Utzi iruzkina: