THE KING OF INTERNET

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-12-11 18:45
3

Gaur egun internet eta batez ere web 2.0 mundua gure mundua ari da bilakatzen. Hau da, gu jada ez gara hitzik esan gabe pantailaren aurrean orduak pasa behar ditugun horietakoak. Ez gara zerbait gaizki dagoela pentsatuz gero isildu beharra dugun horietakoak, ez. Orain gure iritzia edonon edonori eta "edonola" eman dezakegu. Izan ere, subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasa baikara, gu geu gara guk nahi dugunaren sortzaileak.

Baina guk sortzen dugun informazio hori era askotakoa izan daiteke: iritzia, irudia, bideoa, ideiak,entziklopedia, albisteak...  eta hau guztia gure artean elkarbanatzeko eta baita mundu osoan zehar ere gazteek asmatutako hainbat enpresa daude: youtube myspace blogger flickr del.icio.us. direlarik indar eta oihartzun handiena dutenak mundu mailan. Baina askok eta askok galdetuko diezue zuen buruei fenomeno honen bat-bateko arrakasta zeri zor zaion. Horren erantzunak bi arrazoi ditu: alde batetik banda zabalari esker eta bestetik, argazkiak, bideoak edo gustuko loturak elkarbanatzeko softwarean hamaika erreminta berri sortu direlako. Erreminta hauek ezin hobeak dira erabiltzaileentzako, euren esperientziak elkarbanatzeko , harreman berriak sortzeko edo gizartearen ezagutze eta eredu izatera lortzeko.

Baina web2.0 inguruko kritiko zorrotz asko eta asko ere agertu dira nortzuk galdetzen dioten euren buruei: Erabiltzaileak sarearen jabe ote dira edo enpresak al dira erabiltzaile hauetaz baliatzen direnak?

Nik uste dut biak direla zuzenak. Hau da, erabiltzaileak sarearen errege sentitzen dira, baina  era berean eurei esker dirua irabazten dute interneteko enpresek. Horrela esanda hemen jarduten dugunok morroi hutsak garela dirudi , baina eurek asmatu zuten mundu hau eta guk nahi dugulako jarraitzen dugu hemen. Azken finean, mundu honetan jarduten dugunok protagonista txikiak baino ez garelako, baina hemen egiten dugun lanaren truke dirurik jaso ezin dugun protagonistak. Gure helburua ez delako hori, informazioa elkarbanatzea eta disfrutatzea baizik.

indezent

indezent 2006-12-14 12:46 #1

Pentsatzen dut zu izango zinela nire blogean idatzi duena (helbidea jartzea ez da ideia txarra izaten), noizean behin sartu naiz blog honetan eta huheziko ikaslea izanda zu izango zinela iruditu zait.

Abesti zoragarria da baina bideoklipa pixka bat frikya ere bai. Hala ere, eskarrikasko

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-16 00:23 #2

Joe indezent!  sen espiatzailia be ez jatzu falta gero e......jajjaaja! sherlock holmes-en  bersiƱo euskalduna!!!! eskerrik asko erantzutiarren!!!!

Ba egixa esan, harritxuta gerau nitzan zu zinala konturau nitzanian... eztakit ez neban liburuzainan ta the indezenten arteko loturarik itxen....Goizez liburuzain ta gabaz indezenteeee!!!! holakua da bizitza sorpresaz beterikua! baina oin liburutegiko orduak ez jatzuz hainn luziak ingo i-pod jauna onduan eukitxa...Badatorrela ASTEBURUA!!!!!!!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-04 13:32 #3

Bat nator Web 2.0 fenomenoaren gainean duzun iritziarekin. Inoiz ez dugu izan horrelako tresna multzorik gure barruak eta iritziak kanporatu eta partekatzeko. Hori dela eta zenbait enpresa aberastu egiten direla? Bejondeiela!

Utzi iruzkina: