euskal ekonomiaz

            Inork esango luke Maria Antonia Trujillo, Espainiako etxebizitza ministroa, Jarrai, Haika, Segi, Duina edota Gasteizeko 8812 Plataformarekin koinzidentzia ideologikoak dituela. Esana baitu etxebizitzaren arazoa larriagotu egiten dela merkatuan ez dauden hiru milioi etxebizitza hutsen kariaz (El Pais, 05-10-13). Are gehiago, prestatzen ari diren lege batetan etxebizitza hutsak espropiatzeko aukera airatu dute. Laister ukatu dute, ordea, aukera hori. Ez dakigu globo zunda izan den ala tartean Raimundo Silva gorriren bat sartu ...


 Penintsula helburu duten hainbat afrikar inmigrante, milaka kilometrotako bidaia egiten dute Senegal, Niger, Mali, Nigeria, Camerun, Chadetik abiatuta. Guk tamainako balentria egingo bagenu Kirolez Kirol saioan entrebista lortuko genuke, herriz herri diaporamak egingo genituzke eta Pirenaica, Desnivel eta antzeko aldizkarietan argazki ederretan azalduko ginateke. Darwinismo soziala aldarrikatzen duten neoliberalek noski, koherenteak izateko, etorkin hauei enpresa departamentuetan gutxienez maila ertaineko lanpostua eskeini beharko liekete. Ceuta eta Melillan azken asteotan gertatu de...


            Nazio Batuen Erakundeak Giza Garapenaren Txostena 2005 argitatu berri du. Bertan kalkulatutako Giza Garapen Indizearen rankinean Estatu espainola 21. postuan legoke eta frantsesa 16.enean. Euskal Herrikoa kalkulatuko bagenu 17. tokian geundeke.             Txosten honek urtero txirotasunaren erradiografia aurpegiratzen digu eta datuak bortitzak dira. Munduko populazioaren ehuneko berrogeia, 2500 milioi pertsona alegia, bi dolar baino gutxiagorekin bizi da eta munduko dir...