euskal ekonomiaz

Inork jakin nahi badu ze ezberdintasun dagoen kapital industriala eta kapital espekulatzaielaren artean aparteko aukera du Sestaoko La Naval kasuarekin. Aste honetan jakin dugu nor bihurtu den ontziolaren jabe eta zein baldintzetan. Jabea euskal armadoreen talde bat da Construcciones Navales del Norten (CNN) bildua; tartean BBKren zeharkako partaidetzarekin ere. Baldintzen artean bi gauza azpimarratzeko: alde batetik, langile kopurua murriztu egiten da 571tik 340era eta ordutik aurrera beharrezkoak direnak azpikontratazioaz estaliko dira; eta bestetik, La Naval erostea 5 milioi euro kostatu...


Abiadura Handiko Trena pentsamolde ekonomiko zein eredu sozioekonomiko ezberdinetatik da arbuiagarria Euskal Herrian. Garapen jasangarriaren ikuspuntutik erraz irudika daiteke egingo duen txikizioa. maps.google.com orrian sartzea besterik ez dago. Bertan Madril-Sevilla eta Madril-Lleida lineak aurkitzea erraza da. Satelite argazkiak erabiliz ikusten diren arrasto zuzenenak dira AHTak. 300 km orduko abiadurak ia maldarik eta kurbarik ez egoteak eskatzen baitu. Orain imaginatu hori bera gure orografian eta gure dentsitate urbanoan txertatzea. Demagun ingurugiroak bost axola digula. Bost axola...


            Mintza gaitezen laburki garapenari buruz eta jar dezagun arreta munduko erakunde multilateraletatik hedatzen den pentsamendu ortodoxoan. Nazioarteko Moneta Fondoak, Munduko Bankuak eta Munduko Merkataritzarako Erakundeak, horren gaizki egin dute beraien lana, erraz pentsa daitekeela beraien benetako betebeharra herrialde aberatsen transmisio uhala izatean datzala herrialde pobreei ildo ekonomiko jakina inposatzeko. Hori argi ikus daiteke MMEri erreparatuta. Teorian erakunde hau mundu mailan merkataritzaren liberalizazioa bul...


            Geografiarekiko arduratsu joka dezaketen aktibazio guneen inguruan gabiltzala galdera adibide praktiko baten inguruan berformulatu daiteke. Hego Euskal Herrian 345 enpresa eta 48.000 lanpostu dituen autogintza auxiliarraren arloa fusio eta erosketa dinamikan murgilduta dago. PriceWaterhouse Coopers zerbitzu enpresaren arabera, 2010 urterako lehen mailako hornitzaileen kopurua gaurko mila enpresetatik 20-30 bitartera murriztuko da, eta bigarren mailako hornitzaileen artean (hemen kokatzen dira euskal enpresa gehienak) 10.000t...


            Volkswagenek Nafarroako faktoriari lan zama murrizteko neurriaz mehatxatzen du. Bizkaiko Metaleko patronalaren ordekariak bertako enpresei deslokalizazioa aholkatu die etorkizunerako apostu gisa. Espaniako Gobernuak kostu politikoak jasateko prest omen dago duela gutxirarte publikoa zen Endesaren erabaki zentrua Estatuan mantendu dadin, Gas Naturalaren erosketa lehenetsiz eta Alemaniako E.On aukera oztopatuz. Jean Lasalle diputatuak bost asteko gose greba egin du Toyal enpresa japoniarra Biarnotik ospa egin dezan saiesteko. ...


            Onartu behar dut haseran sineskaitza edo gehiegizkoa iruditu zitzaidala Elkartzen elkarteak Euskal Herrian 900.000 pertsona pobreziaren mugaren azpitik daudela argitara eman zuenean. Gerora beraien web orrialdean txosten osoa irakurrita beste kalifikatzaile batzuk erabili beharrean nago, errealitate asaldagarriarena adibidez. Datu horiek ongi justifikatuak daudelako eta kopuruak euskal populazioaren herena suposatzen duelako.             Elkartzen-ek zera dio: Euskal Her...


            2000. urteko martsoan, Europako Kontseiluak Lisboako Agenda izenez ezaguna den estrategia definitu zuen. Helburua ezagutzan oinarrituriko munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea Europakoa, hamar urteren buruan. Eta horretarako Ikerketa eta Garapenean egiten den inbertsioa Barne Produktu Gordinaren ehuneko hirura igotzea da. Hego Euskal Herriko administrazioek ere Lisboako Agenda gidari dute, eta azken datuen arabera Nafarroan % 1,90ra eta Elkarte Autonomikoan %1,54ra iristen da I+Ga.     ...


            Unibertsitate gehienetan erakusten den ekonomia ortodoxoaren oinarrietako bat gizabanakoen izaera guztiz arrazionalean oinarrituta dago, eta arrazionalismo hori norberekoikeriari kasu eginez mozkina eta etekina maximotzean datza. Pentsamendu honen zentruan homo economicus-a daukagu, pertsona hotz, kalkulatzaile, sentimentu gabea, guraso eta seme-alaba gabearen eredua. Indibidualismoan eta egoismoan oinarrituriko jokabide motaren gainean erikitzen da egun daukagun ekonomia ortodoxoa. Absurdora iritsita badaude hainbat Nobel s...


            Francis Fukuyamak dio: “Estatuaren eraikuntza defendatzen dut munduko komunitatearen gai garrantzitsuenetako bat bezala, Estatu ahulek edo arrakastarik gabekoek munduak pairatzen dituen arazoetako asko sortzen dituztelako: txirotasuna, ihes-a, drogak edo terrorismoa”. Halaxe dio Fukuyamak bere azken liburuan. Hamabi urte lehenago, historiaren amaiera, sozialismoaren amaiera aldarrikatu zuen autore berak, neoliberalismoaren eta globalizazioaren garaipen erabatekoa goraipatu zuenak.        &n...


            Nanoteknologia izenaz ezagunak dira atomo eta molekulen eskalan diharduten hainbat tekniken multzoa. Nanometroa (nm) milimetroa baino milio bat aldiz txikiagoa da. Gizakion ile batek 80.000 nm ditu, globulo gorri batek 5.000 nm eta ADN molekula batek zabaleran 2,5. Nanoa berez eskala bat da eta eskala horretan, -100 nm.ren azpitik-, materiaren propietateak erabat aldatzen dira, gogortasunean, malgutasunean, eroankortasun elektrikoan eta abar. Esatebaterako arkatzetako grafitoa nano eskalan altzairua baino gogorragoa eta sei ...