MATEMATIKA: GORPUTZEN EZAUGARRIAK (AURPEGIAK, ERTZAK, ERPINAK)

2

GORPUTZEN EZAUGARRIAK (AURPEGIAK, ERTZAK, ERPINAK)
Asmatuko ote zenuke zenbat aurpegi, ertz eta erpin dituen gorputz geometriko batek? Baiezkoan  nago. Frogatu nahi al duzu? Estatu Batuetako Utah-ko Unibertsitateak prestatutako materialak ematen digu aukera (gazteleraz dago; ingeles aukera ere baduzu).
Sakartu jarraiko irudian eta ikusiko duzu.

Jose Luis Etxezarreta Garin

NOLA ERABILI:

"Figura Nueva" delakoan sakatuz pantailan gorputz geometriko berri bat azalduko da. "Reiniciar" delakoan sakatuz gero, irudi berdina haseratik azalduko zaizu.
Irudiaren gainean xaguko ezkerreko botoia sakatuta mantenduz, beraren ikuspegi desberdinak izango dituzu nahi adina mugituz.
"Sin contar" delakoan, ertzak, erpinak eta aurpegiak guztira zenbat zenbatzeko falta dituzun adirazten da.
Ertzak zenbatzeko, "shift" tekla sakatuta mantenduz, xaguko ezker botoiaz ertzaren gainean sakatu, denak markatu arte jarraituz (irudia mugitzen joan beharko zara).
Erpinak markatzeko, "shift" tekla sakatuta mantenduz, xaguko ezaker botoiaz erpinaren gainean sakatu, denak markatu arte (irudia mugitzen joan beharko zara).
Aurpegiak zenbatzeko, leheneik aukeratu kolore bat kolore paletan sakatuz. Jarraian, "shift" tekla sakatuta mantenduz aurpegiaren gainean sakatu (aukeratutako kolorez margotuko da), denak markatu arte (irudia mugitzen joan beharko zara).
Amaitutakoan "sin contar" delakoan "0" azaldu beharko da.
Amaieran V-A+C (ertzak-erpinak+aurpegiak) azalduko zaizu eta emaitza zuzena beti 2 da.

SAKATU GAINEAN PROGRAMARA JOATEKO:

Irantzu Barrero Aizpuru

Irantzu Barrero Aizpuru 2011-12-07 08:07 #1

Kaixo!!

Asko gustatu zait jokoa!! Oso erabilgarria dela iruditzen zait, eta gainera, jolasteko dibertigarria ere!!

Agur!! MILA ESKER

Andrea ibarlaburu

Andrea ibarlaburu 2011-12-11 19:25 #2

Kaixo Jose Luis!!:

Asko gustatu zait jokoa!!! Dibertigarria eta polita da eta gainera, erabilgarria. Bueno agur !!!! eskerrik asko!!!

Utzi iruzkina: