Trapagarango goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2010-08-26 00:00

 

Trapagarango gotibehera jeitsiera Irailaren 5ean arratsaldeko 17:00etan hasiko da ordutegi ofizialaren arabera 18:00etan hasiko bada ere. Hori dela eta partehartzaileak arrtsaldeko 16:00tarako bertan egon beharko dute inskripzioak baieztatzeko. Entrenamentuzko jaitsiera bat eta kronometratu bi izango dira.

 

Aurreinskripzioa mamarrukonpartsa@hotmail.com posta elektronikoan egingo da, hala ere informazioan eskatu ahal izango da 617 604 260 telefonoan irailaren 3 arte (ostirala), egun horretan inskripzioa itxiko delarik.

 

Sari eta dieta txiki bat egongo da kategoria ezberdinetako lehen sailkatuentzako.

 

Ibildeak 500 metro inguruko luzeera dauka %17 bateko maldarekin lehen 300 metroetan; hasierako bihurguneak oso bortitzak ez badira ere berehala heltzen da frenada gogor bat behar duen chicane batetara. Bertatik helmugaraino aldapa suabeagoa da eta bitartean ezkerretara jotzen duen 90ºtako bihurgune bat dago. Villa Halconen hasi eta ikastola ondoan bukatzen da.

 

Aseguratutako pilotoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. (Goitibeherak eta FDI)

 

3 jeitsiera eskeini ahal izatea espero dugu, errekonozimenduko bat eta beste bi, beraz puntualitatea eskatzen dizuegu. Erremonteak azkarrak izatekotan beste jeitsiera bat ere egin liteke.


Utzi iruzkina: