Zilarrezko garaikurra ere eskuratu dute Euskal Herrikoek, pneumatikoen kategorian Zallakoek lortutakoa. Goitibeherak. Oihana Cabello Urrezko hiru garaikur ekarri dituzte eskualdeko parte-hartzaileek Herrialde Katalanetan asteburuan jokatu den Goitibeheren Federazioaren Koparen bigarren fasetik. Pneumatikoen kategorian, errodamenduzkoen kategorian eta arinen kategorian nagusi izan dira Busturialdeko lehiakideak. Pneumatikoetan, hain zuzen, Euskal Ligako txapeldun Kolpez Kolpe mundakarra izan da lehen sailkatua Gironako Bescano herrian jokatu den Federazioen Koparen bigarren fasean. Espain...


  Basauriko San Migeleko Arteagoiti poligonoan izango da urriaren 2an. Izen emateko azken eguna irailak 30 izango da. Deitu 629 219 567 (Esteban) telefonora edo apuntatu hemen:   http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=4882   EGITARAUA   15:30 – Dortsalen banaketa helmugan 15:45 – Argazkia eta erremontea 16:00 – Jaitsieren hasiera (entrenamentuzko bat, kronometratu bi eta taldekako azken jaitsiera bat)Bukaeran – partehartzaile guztientzako sari banaketa eta Free Style motorren akrobaziazko ikuskizuna. Gauean – Mojinos Escoziosen ko...


Bescanóko Goitibehera Txapelketako argazki batzuk: Bescanó (Girona) Federazioen Kopa 2010 - Photos: http://www.flickr.com/photos/paresi/sets/72157625167894258/


Parte-hartzaileak eta zenbait zaletu bariku iluntzean hartuko dute Herrialde Katalanetarako bidea. Kirola: O. Zabalondo Goitibeheren Federazioen Koparen bigarren fasea jokatuko da datorren asteburuan Gironako (Herrialde Katalanak) Bescano herrian. Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea han izango da eta euskal ordezkariak txapela etxera ekarteagatik lehiatuko dira. Federazioen Koparen lehenengo fasea Euskal Herrian jokatu zuten, Gautegiz Arteagan eta Bedaroan. Elkarteko arduradunen esanetan, «lehenengo fasea eliteko kirol ikuskizuna izan zen». Sailkapenean, euskaldunak goian dira, baina ...


  Trapagarango gotibehera jeitsiera Irailaren 5ean arratsaldeko 17:00etan hasiko da ordutegi ofizialaren arabera 18:00etan hasiko bada ere. Hori dela eta partehartzaileak arrtsaldeko 16:00tarako bertan egon beharko dute inskripzioak baieztatzeko. Entrenamentuzko jaitsiera bat eta kronometratu bi izango dira.   Aurreinskripzioa mamarrukonpartsa@hotmail.com posta elektronikoan egingo da, hala ere informazioan eskatu ahal izango da 617 604 260 telefonoan irailaren 3 arte (ostirala), egun horretan inskripzioa itxiko delarik.   Sari eta dieta txiki bat egongo da kategoria ezber...