Zelan bihurtu ikastetxe bat arnasgune?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-21 08:49

Galdera hori deblauki bota zidan lagun batek aurrekoan. Erantzuna mamurtu nuen, baina zaila da horri ganorazko erantzun koherente eta ulergarria ematea.

 

Saiatuko naiz, labur-labur. Lehenik, hezkuntza-komunitate osoa hartu behar da kontuan, eta horietako bakoitzarekin estrategiak eta ekimenak landu: ikasleekin, irakasleekin, zentroko langileekin, gurasoekin, eskolaz kanpoko ekintzekin eta abarrekin. Eta, ahal dela, eragile bakoitzarekin elkarlanean jardun estrategia eta ekimen horiek lantzeko (parte hartzearekin, hain zuzen ere).

 

Bigarrenik, ikastetxeak koherente jokatu behar du bere egunerokoan. Hau da, hizkuntzak kudeatzeko tresna egoki eta ausartak jarri behar ditu martxan: kanpo komunikazioan, hornitzaileekin (arreta berezia jartzen ikasleekin harremana dutenekin), kudeaketa organoetan, eta abarretan.

Hirugarrenik, eta akaso lehena izan beharko litzateke, pedagogia asko egin. Hau da, guztiei azaldu helburua, guztiei azaldu egin nahi dena, guztiekin berba egin, guztiekin ahal dela adostu, eta abar. Eraldaketa prozesu sakona da eta behar du guztien oniritzia eta parte hartzea.


Utzi iruzkina: