Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-01-19 08:08

Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoa egiten jarraitzen dut.

Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i)

 

Ebaluazio soziolinguistikoa egiteko, Iñaki Martinez de Lunak eredu teoriko bati jarraitzen dio. Horretarako hiru maila bereizten ditu: maila makrosoziala, maila mikrosoziala eta norbanakoaren maila.

 

Gizartearen dimentsio makrosoziala:

 

Estatus juridikoa:

Kasu honetan daude seguruenik alderik handienak administrazio eta enpresetako planen artean. Izan ere, administrazioak behartuta daude elebitasuna errespetatzeko eta enpresak ez. Beraz, enpresek borondate hutsez heltzen diote euskara planari.

 

Gizartearen babesa:

Iñakik dio ematen duela administrazio planetan ez dela aztertzen gizartearen babesa. Enpresetako planetan ere oso gutxi hartzen da aintzat nire ustez. Izan ere, ez dakit zer puntutaraino gizarteak begi onez ikusten duen enpresen euskalduntzea. Askotan ematen baitu gizarteak euskara ez duela ikusten lan arloan.

 

 

Hizkuntza politika:

EAEn euskara planari oratzen dioten enpresek laguntza batzuk dituzte, Lanhitz programaren baitan. Baina eredua zurruna da. Izan ere, langile gutxiko enpresek arazo handiak dituzte diru-laguntza minimoak jasotzeko, baita establezimendu txikiak ere (tokian tokiko udal batzuek, hala ere, diru-laguntzak bai ematen dituzte). Oso plan perfektuak dira diruz laguntzen direnak. Euskararen aldeko pauso txikiak eman ahal dituenari aukera gutxi geratzen zaio (baita euskara hutsez funtzionatzen duten enpresei ere). 

 

Era berean, euskararen kudeaketarako Bikain ziurtagiria ere paratu du martxan gobernuak. Prestigioa ematen du (kalitate ziurtagirien tankerakoa da) eta nolabaiteko babesa ere. Baina egiteko asko ago oraindik gai honetan.

 


Utzi iruzkina: