Hiznet graduondokoan izena emateko epea hasi da

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-11 13:22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak euskararen normalkuntzan beharrezkoa den ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa lortzeko premiari erantzunez antolatu dute graduondokoa.

Horren ondorioz, elkarrekin Hiznet, Hizkuntza Plangintza on line ikastaroaren zazpigarren edizioa burutuko dute.

  • Ikastaroak metodologia malguari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz.
  • Egitarauak Soziolinguistikako arlo desberdinei erantzuten die.
  • Matrikulazio epea 2007ko urriak 18 arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
  • Ikasturte hasiera: 2007ko azaroak 01
  • Iraupena: 2007ko azaroaren 1etik 2008ko uztailaren 30era
Gainera, aurten aurkezpen bideo eta guzti.



Utzi iruzkina: