Gazte gara gazte

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-14 10:08
2

garaigoikoa 1457946594614

Ahotsak proiektua ezaguna da herri hizkerak eta ahozko ondarea biltzeagatik. Orain arte, batez ere, joera izan du adineko jendea elkarrizketatzeko. Izugarrizko lana egin dute eta, are hobea dena, lan hori guztia lizentzia librearekin eta denon eskura jarri dute.

Baina … aurrerapauso batzuk eman dituzte. Gasteizen grabazio batzuk egin dituzte (orain arte honen moduko lanetik aparte egon den lurraldea), eta orain gutxi aurkeztu dituzte hainbat gazteri egindako elkarrizketak. Gainera, zazpi lurraldetan egin dituzte grabazioak. Gazte gara gazte jarri diote izena.

Euren berbetan esanda:

1970-1990 bitartean jaiotako gazteen lekukotasunak bildu ditugu proiektu honetan. Nola bizi dute aisialdia belaunaldi berri hauek? Zer ezberdintasun dago aurreko belaunaldikoekin alderatuta? Zer leku du euskarak gazteon aisialdian? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara, hainbat gazteri egindako elkarrizketak oinarri hartuta. Euskal Herriko 7 lurraldeetako lekukoen hitza jaso dugu, zaletasun eta interesgune ezberdinak dituztenak: mendizaleak, musikariak, bertsolariak, futbolzaleak, rallyzaleak, eta beste hainbat zaletasun dituztenak.

Eta ez hori bakarrik: gazte-hiztegia ere paratu dute sarean. Eta gaika ere sailkatu dituzte elkarrizketak. Beste behin ere, Ahotsak-eko lagunak puntako.   


Utzi iruzkina: