Azatzak 78: Erroa argitaletxea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-09 08:38

Azatzen zurrunbiloan jarraitzen dugu. Oraingoan proposamen ezberdina ekarri dut azatzen zerrendara: Erroa.

Erroa argitaletxea euskara errazeko liburuak argitara emateko jaio zen. Zenbat Gara elkartearen ekimena da hauxe. Euren helburua nagusia hauxe da, euren berbetan: gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokien beharra. Ingurumari horretan, Erroa argitaletxea Euskara errazean sailarekin ateratzen da plazara estreinakoz, euskara ikasleei eta euskaraz irakurtzen abiatu nahi duten lagunei literatura egokitua eta mailakatua eskaintzen dien liburu sorta ederrarekin, hain zuzen ere. Baina ez da euren xede bakarra (nahiz eta oraindik honi baino ez dioten heldu).

 

Euskara erraza, plain english eta abar. Gure hizkuntza komunitateak ere beharko ditu hauek aurrerantzean ere. Erraz-erraz.


Utzi iruzkina: