Azatzak 61: Bularretik mintzora

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-04-08 08:10

Bularretik mintzora kanpaina dugu azatzen artean 61.a. Eta zer da Bularretik mintzora? Euren berbetan,

Egitasmo hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2007ko abenduan. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.

Literaturaren transmisioa, euskararekin gozatu, formazioa eta balioak, euskal kulturgintza, eta abar. Egitasmo eredugarria eta esportagarria. Merezi du euren webgunean saltseatzea.


Utzi iruzkina: