Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/06/05 16:44:29.601000 GMT+2

Agur!-proiektuaren amaiera-

Dagoeneko kurtsoa amaitzear gaude eta honekin batera blog honetako argitalpenak ere. Hala ere, gustua hartu diodanez igual beste bat sortzen dut,(sinmas).

Besterik gabe, gure proiektuaren aurkezpena:
 

Posted by: evaristo.2008/06/05 16:44:29.601000 GMT+2
Tags: web 2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/06/05 16:30:12.917000 GMT+2

-GosaRi deSitsuratua-

Gosari desitxuratua;

 erlojuak torloju baten moduan erauzten dit burua

arnasa ebatsiz, zainak zurituz

..

katiluko kafea fregaderatik isurtzen dut

 ezkutuan absentarekin mukurutuz

gaurkoan izotzarekin urtsutu barik

ajea urteek hirukoiztu dutelako

. .

ohiturari muzin egin gabe

laranja zukua, ogi xigorra

gabetan bakarrik konprenitzen nauenarentzat

.  .

eskailerak gora

oinazeak;

oin biluztuak markatutako irudi efimeroak,

denborak itotako

  sentimenak bezala

.   .

Lurrundutako oinazetan atzera eginez

Nire gorpua sofan bota ta

Hitzak atz puntetan biltzen ditut

Piano jolea banintz bezela

Ordenagailuko pantailan

errealitatetik lapurtutakoak Ikutuz,

.      .

telebista pizten dut

baita irratia

olatuaren zain dagoen surflaria bezala

inspirazioa bilatu nahiean,

gaurkoan ez dago olaturik ordea

atzo, herenegun…

.             .

Gomutatzen ditut goizeko ordu bietan

Ilunpean mesanotxeko argia piztu ta

Eskubarruan idatzitako kantuak

Loak, gaur ordea ez dit mezurik bidaltzen

Ohean hotz bainago, izara konpartitu arren

ez garelako jadanik elkar berotzen

.                                        .

Aspaldian gogaide ez garela jakinda

Elkar ulertzera behartuak izatea adostu genuen

 hitzik gabeko eztabaidan

zuriz idatzitako akordioan

gu geuk ezarritako heriotza zigorrei jarraiki.



 

Gosari desitxuratua

Posted by: evaristo.2008/06/05 16:30:12.917000 GMT+2
Tags: web 2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/06/05 12:28:41.196000 GMT+2

-lasfm widget-(kuriosoa)

Aspalditik last fm web gunea ezagutu arren, ez nekien blog edo my spacean musika ipintzeko funtzioa zuenik.

 Aurrekoan klasekide batek erakutsi zidan eta jakin beharreko gauza dela iruditu zaidanez zure gustoko irrati edo abesti sailkapen bat blogean nola txertatu labur-labur azalduko dizuet:
 
 -last fm widgetean sartu
 -reproductor de lista detemas edo reproductor de radio klikatu
 -emisora bat hautau edo gustoko artista/generoa
 -widgeta pertsonalizatu (kolore, tamaina...)
 -ver el codigo klikatu eta hml-a albo zutabeean kopiatu.listo!!


Posted by: evaristo.2008/06/05 12:28:41.196000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/06/03 19:07:21.158000 GMT+2

-biluztU-

Aurrekoan web 2.0 ikasgaian audicity soinu editaje programa erabiltzen ikasi genuen.

Hementxe nire lehenbiziko proba:

 

Posted by: evaristo.2008/06/03 19:07:21.158000 GMT+2
Tags: web2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/06/02 19:24:18.075000 GMT+2

¿Vivimos engañados? ¿Vivimos alienados? ¿Vivimos sin vida?

 Hace ya tiempo que vi el documental Zeitgeist. Pero cuando en un capítulo de “La rebelión de las masas” leí que “La formación de Europa (1,2) se ha caracterizado por una forma dual de vida: la formación de cada persona junto con un repertorio común de ideas, de maneras y entusiasmos que nos han hecho cada vez mas homogéneos y  al mismo tiempo progresivamente dispersados”, me vino a la cabeza la última parte de dicho documental en la cual se explica como se esta articulando el poder del mundo y  especialmente la manipulación que sufrimos.

 

 Es sabido que las guerras son la principal herramienta de control de masas porque al desestabilizar el país, el dominio sobre la ciudadanía es más fácil: con el pretexto de la lucha contra el enemigo se aprueban leyes con las que se quitan derechos…   Por ello, diversas guerras han sido provocadas o han resultado una farsa; los supuestos ataques del 11S del 2001 tras los cuales se justificaron las ocupaciones de Irak y Afganistán…

 

  La cuestión es que me estremece que aunque estemos al corriente de estos sucesos sigamos creyéndonos todo lo que vemos y/o escuchamos en los medios de comunicación; me estremece que no dudemos ni un solo segundo de que diferentes sucesos hayan ocurrido realmente o quién y con que intención los hayan provocado. Aquí es a donde quería llegar: ¿cual es el objetivo de los amos del mundo? Tanto los políticos, empresarios y sobre todo los banqueros internacionales como la familia Rockefeller  pretenden crear una unificación mundial en beneficio de la clase inversora eliminando toda soberanía. La creación de los diferentes bloques Europeo (el cual Ortega impulsa), Asiático, Africano y Americano y las diferentes  conforman el principio de dicho proyecto el cual tiene como última fase la unión de estos bloques por consenso o por conquista formando un gobierno mundial, con un mismo ejercito, un mismo banco…en donde todos estemos controlados por unos chips (RFID).

 

 La verdad es que hay  días en los que prefiero no pensar en lo que documentales como este cuentan porque puede que llegues a plantearte si este plan ya se ha llevado acabo y si vivimos en una ficticia realidad como en la película Matrix totalmente controlados como en el libro 1984: puede que te plantees si vivimos totalmente engañados, si vivimos alienados o si simplemente vivimos sin vida.

                                              

                                             

 

 

¿Vivimos engañados? ¿Vivimos alienados? ¿Vivimos sin vida?

Posted by: evaristo.2008/06/02 19:24:18.075000 GMT+2
Tags: -texto libre- | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/31 20:41:49.170000 GMT+2

JOSE ORTEGA Y GASSET-biografia+obras-

OrTega y GaSset

 José Ortega y Gasset nació en Madrid en 1883 dentro de una familia burguesa liberal. La familia de su madre era  la propietaria del periódico madrileño El Imparcial y su padre,  José Ortega y Munilla, fue periodista y director de dicho diario. Mientras estudiaba en la universidad presencio el desastre del 98, lo cual influenció su pensamiento filosófico. Tras doctorarse en Filosofía con  la tesis "Los terrores del año mil. Crítica de una leyenda" en 1905 viajo a Alemania a las universidades de Leipzig, Berlin y Marburgo para conocer los diferentes movimientos filosóficos que se estaban desarrollando en Europa.

 En el año 1907 volvió a Madrid donde participo en la fundación de la revista El faro. Un año después, comenzó a impartir clases como profesor de psicología, lógica y ética de la Escuela Superior del Magisterio de Madrid. En 1910 obtuvo la cátedra de Metafísica de la Universidad de Madrid. Este mismo año se caso. A los cuatro años  publico Meditaciones del quijote y fundó la Liga de Educación y Política Española con la que intentó llevar a cabo sus proyectos regeneracionistas obteniendo el apoyo de la mayoría de los intelectuales jóvenes de la época. En 1917 colaboró en la fundación del diario El Sol  en el que fue publicando  La España Invertebrada y La rebelión de las masas. En 1933 con el comienzo la dictadura de Primo de Rivera, fundo la Revista de Occidente, cuya publicación fue suspendida en 1936.

 

 

 Su enfrentamiento con la política de la Dictadura del general Primo de Rivera llevo a Ortega a dimitir de su cátedra universitaria y a continuar sus clases en el Teatro Barceló de Madrid. Cuando se estableció la República fundo la Agrupación al servicio de la República y fue elegido diputado a las Cortes Constituyentes por la provincia de León. En 1936 se exilio en Francia, en Holanda y en Argentina hasta que en 1942 se traslado a Lisboa lo cual le facilitaba visitar Madrid. En 1948 fundó el instituto de Humanidades en el cual ejerció como profesor y en 1951 fue nombrado doctor honoris causa por la Universidad de Glasgow. En 1955 se le diagnosticó un cáncer gástrico y murió en Madrid el 18 de Octubre.

 

Sus obras principales:

-         Meditaciones del Quijote (1914)

-         España invertebrada (1921)

-         El tema de nuestro tiempo (1923)

-         La deshumanización del arte e ideas sobre la novela (1925)

-         La rebelión de las masas (1930)

Posted by: evaristo.2008/05/31 20:41:49.170000 GMT+2
Tags: -la de masas- rebelión las | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/31 14:12:7.720000 GMT+2

“Zenbatetan ahantzi ditugun egindakoak, esandakoak…bizitakoa akatuz”.

 Ez dut neure burua inoiz zinefilotzat hartu, baina pelikula bat ikusten dudan bakoitzean, nahigabean, gogoetan hasten naiz,  edo, beste batzuetan, pelikularen amaierak nire imajinazioari hasiera ematen dio, istorio berberetik beste mila pertsonai berri sortuz…

 

   Azkenaldian ikusi ditudan pelikuletatik Memento da agian gehien inpaktatu nauena, zaila delako pertsonaiaren antza duten ezagunak ez izatea.

 

 Memoria galtzea egon daiteken zigorrik gogorrenetakoa da. Ez duzu berezko minik sentitzen, itxuraz.

 Bizitakoa, ondokoek gogoratzen dizutelako ipuin baten moduan entzuten dituzu, benetazkoak ote diren ziur egon gabe.

 

“Zenbatetan ahantzi ditugun egindakoak, esandakoak…bizitakoa akatuz”.

 

Posted by: evaristo.2008/05/31 14:12:7.720000 GMT+2
Tags: web2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/31 12:33:59.553000 GMT+2

AkToRe zuZendaRitza

aizpea goenaga
 Maiatzaren 5ean HUHEZINEMA film laburren lehiaketa zela eta, Aizpea Goenaga aktore eta zuzendaria aktoreen zuzendaritzaren inguruko  tailerra eskeini zuen. Benetan interesgarria izan zenez, eta gutxi batzuk bakarrik hurbildu ginenez, laburpena ipini dizuet Web2.0-ko azken lanak amaitzeko.
 
 Areto nagusiko aulki hotz batean iseri nuen nere nekea. Ondoan ez nuen inor, inork ez zuelako interesik tipa baten“txapa” entzuteko; horixe zioten klasera joan ziren  lagunek, beren hitzetan estropozu egiten zutela ohartu gabe: txaparik entzun ez nai eta nora joan, eta klasera...
  Zirudienez, ez nintzen komentario xelebreak egiteko ondoan aulki huts bat zuen pertsona bakarra. Hala ere, burua aurkeztu eta aulki hutsaren konpainia ahantzi nuen, Aizpearen dinamismoarekin aspertzeko astirik ez nuela izango ohartu nintzelako.
 
 Aizpeak, kastinetan pertsona bakoitzarekin nola jokatu behar dugun azaldu zuen, zenbait ikaslerekin praktikara eramanez: bere hitzetan,  kastinetan argi eduki behar dugu aurrean dugun pertsonarengatik lortu nahi duguna, hura ateratzeko. Hortarako topikoengatik alde egin behar dugu, aktorea aztertu ondoren (datu bilketa) harekiko jarrera zehatz bat hartuz: esaterako, aktorea negar egitea lortu nahi badugu ez diogu negar egiteko esan behar, negarra sortuko dion egoera bat sortu baizik; naturaltasunez bere mundu emozionalaz baliatu gaitezke bilatzen dugun egoera konfliktiboa lortzeko.
 
 Bestalde, gidoian zein ensaioetan, aktoreari bere pertsonaia zehaztasun handiz deskribatu behar zaio, esaldi bakoitzaren intentzioa argi azalduz, aktoreak eduki ditzazkeen ideiak ere entzunez eta lehenbizi iserita eta ondoren altxatuta ensaiatuz.  
Ensaioak dosifikatuak izan behar dira, eszena eta hitz esanguratsuenak direlarik ensaioetan errepikatu beharrekoak, eta sekuentziaren hasiera eta amaiera une garrantzitsuenak direla kontutan hartuz (arko dramatikoa).  
 
 Gomendio eta adibideetaz gain laburmetrai bat ere ipini zuen aktoreak gidoia irakurtzen duenean edo benetan interpretatzen duenean dagoen aldea somatzeko: HUIDA.
 
 

Posted by: evaristo.2008/05/31 12:33:59.553000 GMT+2
Tags: -web2 0- | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/30 18:10:5.317000 GMT+2

Poesia (sormen lana)

Eskizofrenia nahastuan

 Buruhausteak ahantzi ditut

inspirazioa dagoeneko

atz artean eusten nagoelako

minak kixkali bitartean ordezko mundu bat deskubritzeko.

 

Jipoiak fereka bihurtu

 Isekak  ixiltasun 

Beldurraren beldur izateari utziz

Une batez behin amestutakoak gogoratzen ditut

 

Haraindian jirabiraka

dabilen haurraren oinak bezela

Ehunzangoa sentitzen naiz

Gutxi aintzinatzeko berrehun pausu emanez

Abiaduran ez bait dira gauza txikiak aintzat hartzen

 

Jadanik bidaiaren amaiera iragarri didazu

Jalki bait da azken zigarreta

        Eskizofrenia nahastuan.    (buruhausteak itzularaziz) 

Posted by: evaristo.2008/05/30 18:10:5.317000 GMT+2
Tags: web2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/05/30 17:21:58.829000 GMT+2

Hondarribia-Hossegor (kostatik)

Aurtengo apirileko oporretan beste bost lagunekin interail egiteko asmoa nuen baina ezuste ekonomiko batengatik Amsterdam eta Brujas ezagutzeko  irrikak asetu gabe utzi ditut.

 

  Hala ere ohikoa den moduan, alde batetik bestera ibili naiz. Oionen, Iekoran, Eltziegon, Bianan... lagunekin,  Tolosan eta Irunean familia bisitatzen eta nire herrian: aspaldi ez nuela Hondarribira juteko tarterik atera eta egun batzuk pasa nituen. Hauetako baten, Hossegorera koadrilakoekin animatu nintzen surf marka pijoen karpa batzuetara. Ez da nire estiloa, far batzuk botako genituelakoan egun pasa jun ginen.

 Bidaian batez ere, eta bertan ere gustura ibili ginen.  

 


Hondarribia-Hossegor kostatik (karpak) map

 

Posted by: evaristo.2008/05/30 17:21:58.829000 GMT+2
Tags: web 2 0 | Permalink | Comments (0) | References (0)