sarean ote erregea??

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-02-23 18:25
2

Azken bolada honetan bizpairu blogetan idazten ari naiz.

Lehen bloga, kuadrilako lagunen artean egiten dugu, “El Blog de la Cuadrilla” hain zuzen ere. Hortxe gure kuadrillako lagunek idazten dute edozein gaiari buruz.

Bigarrenak nire lanari buruz hitz egiten du, eta beno harrera ona eduki du blogosferan, edo hori pentsatzen dut behintzat, nahiz eta leku txiki batetik idatzita egon. Pentsa esazue antenari buruz berba egiten ari naizela blog horretan eta batezere gure inguruko arazoak azaltzen, halere jende askok irakurtzen du jartzen dudana, horrela diote estatistikek eta. A bai “El Blog del antenero” du izena nire bigarren blogak.

Baina hirugarrena aipatu nahiko nizueke, beno lerro hauek irakurtzen ari zaretenek jadanik jakingo duzue zertan ari naizen hitz egiten “Euskarazoak” blogari buruz hain zuzen ere.

Bada oraindik bakarrik bi post idatzi arren, sustatu.com web orrian agertu da nire erreferentzia, harrigarria. Ez dakit zer ematen dit (didan) arrakasta horrek, alde batetik pozgarria noski, baina beste aldetik beldurgarria, badakidalako euskaraz idazten dudanean (ari naizenean??) ez naizela trebeena, ez horixe, eta agian, momentu honetan jende pila bat egongo delako nik egiten dudana begiratzen...Baina ze demontre, ez daukat kejatzeko motiborik, gainera erdaraz esaten duten bezala “sarna con gusto no pica”

Eskerrik asko

Sonia Campos

Sonia Campos 2007-02-27 09:33 #1

Kaixo:

Euskarazoak blog-a dela eta galdera batzuk egitea gustatuko litzaidake. Nongoa da blog-a idazten duen tipoa? Noiztik hasi zen Euskarazoak blog-a idazten? Zer iruditzen zaio euskaraz ikasten ari den metodoa? Gai interesgarriak direla iruditzen zait eta hemendik jarraitzen animatzen dut.

Eskerrik asko.

flap

flap 2007-02-28 11:41 #2

Kaixo Sonia, mila esker zure harretagatik...

Blog-a idazten duena eibarkoa da , neu naiz jakina, eta bi aste daramatzat idazten blog honetan...

Euskara ikasteko Boga sistema oso ona dela iruditzen zait, nahiz eta seguraski klase normaletan ikasketak egingo banitu bizkorrago joango nintzateke, baina badakizu lana eta klaseak bateratzea ezinezkoa da nire kasuan behintzat.

Nik uste orain daukagun tresna guztiak erabil behar ditugula euskara ikasteko eta batezere internetak eta teknologiak ematen digutenak.

Utzi iruzkina: