... bera itsua ez balitz, ostadarra ez litzateke hain ederra. Joseba Sarrionandia (Ni ez naiz hemengoa)
... ihes egiterik badago bederen.
Ez gara askoz gehiago: hezur-haragia, lau ideia innato eta hauek ehuntzen erabili ordez, asfaltoa apurtzen xahutzen dugun energia apurra.
Harria Agresiboa primitiboa zakarra asimetrikoa baldarra gorra arrakalatua usatua manipulatua eraikia loturen muturrera eramana xehatua sentimentuak bezalakoa.รน Harria
Erortze gozoa, braust! lurra zerua da, lainoa begiak zabaldu eta bertigoa bai edo ez edo bai denBora Espazioa eta gainerako abitanteak zein ostia haiz dardara Tenkatua soka-ikarak eta ni han-hemen bila eta hi airetan lasai harietan ibiltzen jakin behar, laztana... Itzalik ez, Eguzkirik ez den tokian
inozentzia idortu bitartean...
Gaur mantso indargabetzen doazen gar horiengatik... Behin haien alde topa egin genuelako, betiko zirelakoan... Ta gaur oroitzen ditugulako izan zirenagatik... Ze arraio, kea ez da heriotza, txinparta baten zain dagoen errautsa da, berriro gora begiratzeko... ezta?
EGUNKARIAK DAKAR UR PUTZUETAN BELDUR ZANTZUAK KAUSITU DIRELA KRIMENAREN TOKITIK METRO GUTXIRA.