Guztia batazbestekotze hori, moldeak, gure nortasun nerabeen masa amorfoa solidifikatu aurretik baldintzatzeko, ibilera enkapsulatuak, burmuinak arrainontzietan, osmosiaren aurkako dogmak,, simetria manipulatuak. Eta hala ere, moldatu egin behar.
Zelan kabitu errealitatearen neurrietan?
Beiraz bestaldekoa lauso ikusten baino ez digute uzten. Dakusagunaren atzean zer dagoen ere ez dakigu. Eta bertan, gure uraren konposaera kimikoa manipulatzen dute. Ados jartzen dira, guztiak ados, erabat ados urari anestesiko apur bat eranstearekin. Biziegiak izan ez gaitezen, birak beti norantza berean eman ditzagun. Baldintzapekoa da gure ontziaren diametroa ere. Eta iraultza txikiena otu orduko gardentasunak salatzen gaitu.
Hanka sartzeko Masturbazioaz mintzatzekoAjeaz gozatzeko Momentuak alferrik galtzeko Lehen pertsonan jarduteko Damutzeko Gezurrak esateko Isilik geratzeko Patuari entzungor egiteko Gu geu izateko Adierazteko Irrist egiteko Txikixeagoa izateko Biluzteko eta biluzik geratzeko askatasuna garesti dago.
zure eta nire desoreken arteko batazbezteko aritmetikoa
Desesperazioak baditu bi forma: aktorearen heriotza eta espektadore inertea. kerobia Malko antzeztuak bistako tragediaren adierazle izan ohi dira. Baina inmuneegiak gar...
Distantziak pertsonak inurri bihurtzen ditu bonbak txanpiñoi herriak anekdota kartografiko estatu kolpeak ipuin eta izenak... izenak aduanetan geratzen dira.
Autopista bat, luzea. Eta enegarren irteeran aldapa gora bat, muino siku baterantz. Belar zapaldu asko eta zapaldubako gutxi. Etxe handi bat ezkerretara, batzuk, oso antzekoak. Jaitxi da ibilgailutik. Ez daki ezer oraindik. Jertxea kendu du. Sargori dago. Sartu da. Entzun du. Geroz eta gutxiago hitz egin du. Orduak aurrera, gelditu da denbora. Hamabost segunduz soilik. Eta ez du garbi ikusi. Erakuts diezaioten eskatu du. Ikusi nahi zuena ikusi du. Eta negarrez hasi da.
Haurtzaroko koloreak gabesteraino?
EGUNKARIAK DAKAR UR PUTZUETAN BELDUR ZANTZUAK KAUSITU DIRELA KRIMENAREN TOKITIK METRO GUTXIRA.