Ihesa
Haize hegoak,
grabitateari eta inertziari eginiko boikotak,
oin nekatuen ihes gogoak...
ez dakit zerk naraman.
Tripeko miñez,
katerik eza bailitzan loturarik astunena.
Jausteko beldur, hegan.
Haize hegoak,
grabitateari eta inertziari eginiko boikotak,
oin nekatuen ihes gogoak...
ez dakit zerk naraman.
Tripeko miñez,
katerik eza bailitzan loturarik astunena.
Jausteko beldur, hegan.
Iruzkinak
diasporatik 2010-04-18 12:15 #1
<br />Lumak bustita dituenean salto ttikitan mugitzen da txoria, hasieran bustitasunaren zama astunaz, uholdetik lehorterantz. Gero, gauak ortzia salatzen ez duenean, bere baitan bildu eta amets egiten du egun esnaberriarekin, traizionatuko ez duen haize boladarekin... <br />
tt 2010-04-24 18:10 #2
<p>Eskailerak zenbaitetan binaka igotzen diren moduan jeisten ditugu bosnaka besteetan. Hogei zentimetro luze eta ez dakit zenbat luzeka, baina oin biak planto eginda patxada hartzen geratzeko zail izaten da askotan. Indarrak atera eta gorantz segi behar, jausteko aukera hor egongo baita gero ere.</p>
euritan 2010-04-25 13:32 #3
Eta azkenean beti jausi...
Utzi iruzkina: