Bukatu da GRAVN Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-13 16:01

Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, jokatutako bi partidekin amaitu da Gipuzkoako nesken parte hartzea pilotako federazioen arteko GRAVN Txapelketan. Zoritxarrez, bi final jokatu eta biak galdu zituzten gure ordezkariek.

Hona hemen neskek jokatutako partiden emaitzak:

Kategoria 1. taldea 2. taldea
Neska jubenilak Araba 30 29 Gipuzkoa
Neska nagusiak Gipuzkoa 23 30 Nafarroa

Txapelketa bera ere aurreko igandean amaitu zen, Iruñeko Mendillorri trinketean. Nafarroa izan da garaile bai ezker horman eta baita trinketean ere.

Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!!

 


Utzi iruzkina: