Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, jokatutako bi partidekin amaitu da Gipuzkoako nesken parte hartzea pilotako federazioen arteko GRAVN Txapelketan. Zoritxarrez, bi final jokatu eta biak galdu zituzten gure ordezkariek. Hona hemen neskek jokatutako partiden emaitzak: Kategoria 1. taldea 2. taldea Neska jubenilak Araba 30 29 Gipuzkoa Neska nagusiak Gipuzkoa 23 30 Nafarroa Txapelketa bera ere aurreko igandean amaitu zen, Iruñeko Mendillorri trinketean. Nafarroa izan da garaile bai ezker horman eta baita trinketean ere. Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!!  


 Joan den asteburuan, maiatzaren 3 eta 4an, jokatu ziren Gasteizen Federazioen arteko GRAVN Torneoko finalak, ezker horman. Hona hemen nesketan jokatu ziren finalak eta bertako emaitzak: Kategoria 1. taldea 2. taldea Neska jubenilak NAFARROA 30 10 GIPUZKOA Neska nagusiak GIPUZKOA 30 25 NAFARROA Asteburu honetan jokatuko dira trinketeko finalak, Iruñean. Larunbatean, maiatzaren 10ean, jokatuko dituzte gure neskek euren finalak. Hona hemen final horien berri: Kategoria 1. taldea 2. taldea Lekua Ordua Neska jubenilak ARABA GIPUZKOA Oberena-Iruñea 10:00 Neska nagusiak...


Asteburu honetan jokatuko dira euskal pilotako federazioen arteko GRAVN txapelketako finalerdiak, bai ezker horman eta baita trinketean ere. Gipuzkoako neskei dagokienean, jubenil eta 22 urtez azpikoek jokatuko dituzte partidak. Izan ere, neska nagusiek zuzenean finala jokatzeko txartela eskuratu dute ezker horman eta trinketean, euren partida guztietan garaipena eskuratzearen poderioz. Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiden berri: Ezker hormako frontoia Apirilaren 26an, Atano III.an, 16:30etan Jubenilak: ARABA - GIPUZKOA 22 urtez azpikoak: ARABA - GIPUZKOA Trinkete...