Aisialdiko paleta ikastaroetako izenemateak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-09-11 21:53
1

Aste pare bat joan zaizkigu gauzak lotu nahian eta akaso bakarren batek berriz ere oporretan ote geunden pentsa zezakeen, baina, inondik inora ere ez, eh! Irailean berriro ere mundua martxan jartzen den honetan (Karibeko erritmoan, agian?) guk ere badugu esku artean aurtengo ikasturteko ekimenen gaineko informazio pittin bat.

Irailaren 26ra bitartean izango da irekita 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroetarako izenematea. Ikastaroei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Ezaugarri orokorrak:

Ikastaroen iraupena: urritik ekainera
Saioen maiztasuna: astean behin
Ikastaroen kuota: 115€ (asegurua barne)
Materiala: irakasleak eramango du
Jaiak: Topaketa eta Emakumea Pilotari eguna

Herriz herriko xehetasunak eta baldintzen ingurukoak jarraian.

Hernani

Pilotalekua:
kiroldegikoa
Informazio stand-a: irailaren 19an, kiroldegian
Izenemate epea: irailak 19-26
Non izena eman: kiroldegian edo 943471463 (GEPF), 655719492 (Ainhoa) eta 665988588 (Patri).
Orduak eta egunak (izenematearen arabera aldaketak posible):

  • Astelehena, 9:30-11:00
  • Asteartea, 15:00-16:30
  • Osteguna, 14:45-16:15
*Oharra: beharrezkoa da kiroldegiko bazkide txartela

Tolosa

Pilotalekua:
Beotibar
Izenemate epea: irailak 13-26
Non izena eman: 943471463 (GEPF) edo 655719492 (Ainhoa).
Ordua eta eguna:
  • Asteartea, 9:30-11:00
Ibarra

Pilotalekua:
Belabieta (kiroldegikoa)
Izenemate epea: irailak 13-26
Non izena eman: kiroldegian edo 943471463 (GEPF) eta 655719492 (Ainhoa).
Ordua eta eguna:
  • Astelehena, 19:00-20:30
Billabona

Informazio stand-a: irailaren 13 eta 14an, kiroldegian
Izenemate epea: irailak 13-26
Non izena eman: kiroldegian edo 943471463 (GEPF) eta 655719492 (Ainhoa).
Orduak eta egunak (izenematearen arabera erabakiko da):
  • Osteguna, 17:00-18:00 edo 17:00-18:30 (Amasan)
  • Osteguna, 19:30-20:30 edo 19:30-21:00 (Billabonan)
Zizurkil

Pilotalekua: Intxaur frontoia (udal pilotalekua)
Izenemate epea: irailak 13-26
Non izena eman: 943471463 (GEPF) edo 655719492 (Ainhoa).
Ordua eta eguna:
  • Asteartea, 19:30-21:00
Zarautz

Pilotalekua: Aritzbatalde
Informazio stand-a: irailaren 20an, kiroldegian
Izenemate epea: irailak 20-26
Non izena eman: kiroldegian edo 943471463 (GEPF) eta 665988588 (Patri).
Orduak eta egunak:
  • Asteartea, 10:00-11:30
  • Ostirala, 14:30-16:00
Oiartzun

Pilotalekua:
Haurtzaro ikastolakoa
Izenemate epea: irailak 15-26
Non izena eman: kiroldegian, Gazte informazio bulegoan edo 943471463 (GEPF) eta 665988588 (Patri).
Ordua eta eguna:
  • Astelehena, 19:30-21:00
Donostia

Pilotalekua:
Atano III edo Karmelo Balda
Izenemate epea: irailak 13-26
Non izena eman: 943471463 (GEPF) edo maider.pilota@kirolak.net.
Orduak eta egunak:
  • Astelehena, 17:00-18:00 (Atano III.ean)
  • Astelehena, 19:00-20:00 (Karmelo Baldan)
  • Asteazkena, 10:00-11:30 (Atano III.ean)
Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com.

Azkoitia eta Getarian ere sor daiteke ikastaroetarako aukera. Horien berri eskuratzean plazaratuko dugu.

Laster arte, ondo izan!

Fronton Lasarte

Fronton Lasarte 2011-09-23 10:02 #1

<p>El fronton Loidi-Barren de Lasarte es un fronton de caracter publico, no puede ser que distintas asociaciones priven a los veciones del pueblo del uso del fronton, mas cuando ese fronton esta realizado con los impuestos que los lasarteoriatarras hemos pagado, lo siento mucho pero si soy yo el que llega antes al fronton no pienso dejarlo para que otras asociaciones jueguen, para eso esta el fronto privado de michelin.</p>

<p>Y sino que hagan sorteo para que todos los habitantes del pueblo puedan reservar hora.</p>


Utzi iruzkina: