Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira.Koldo Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri, ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da, hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere ustez eta horrenbestez etxetik etxera ia-ia hizkera ezberdina izan da.Ez naiz ni Koldo Zuazori kontra egiteko in...