Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean. Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.


Urriarekin batera itzuli dira gure inguruan loratzen eta garatzen diren irakurzaleen tarte, txoko, klub, party eta dena delakoak. Hasi da, esaterako, Iban Zalduak Gasteizen gidatzen duen Irakurleen Kluba. Andu Lertxundi izango dute aurki, Ihes Betea nobelaren inguruan hitz egitera gerturatuko dena. Baina nik nireaz hitz egin behar dut. Izan ere, kurtso honetan Mahatserriko Irakurlearen Tartea Uxue Alberdi eta bion ardura izango baita. Orain arte Julen Gabiria aritu da lan honetan, baina arrazoi on bat tarteko, Uxue eta bioi pasa digu testigua. Hilean behin batuko gara, hileko azken asteazk...