Itxaron genuen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-12 14:33

Originala jakin.eus-en argitaratua. Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen. Itxaron genuen. Eta ezer ez. Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat. Goazen!! Eta joan ginen. Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori baimena eskatu barik. Eta errealitate gara, txikia baina sendoa, larria baina esperantzaz be...


Zerumuga

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-08 08:49

Berriro ere, Txepetx. Ez da erraza bere lan intelektualaren berri izatea. Izan ere, azken aldion kaletik desagerrarazia dago berak idatzitakoa. Baina beti interesgarriak dira bere esanak. Adibidez, Koldo Mitxelenaren omenezko Oarso aldizkarian argitaratu eta handik lapurtu dudan testu hau: “A lo mejor no se llega ni esperando interminablemente a Godot, ni haciendo tabla rasa a lo talibán. Lo mejor es un horizonte inalcanzable hacia el que se camina dejando cada día las cosas mejor de lo que las encontramos el día anterior”


Jone Miren Hernandezek proposatu du ezagutza, erabilera eta motibazioaren kontzeptuak, Txepetxen kontzeptuak, aldatzea. Eta gaitasunak, praktikak eta emozioak erabiltzea. Berak ondo azaldu ditu azaldu beharrekoak Baina gu ere gazteak izan ginen! artikuluan. Hona laburpena:     Ezagutza: Ezagutzan erreparatzea baino gaitasunean jarriko nuke nik arreta. Azken finean zer da ezagutza? Ezagutza gaitasun batzuk bereganatzean lortzen dugu; ezagutza bide bat da, prozesu bat eta ibilbide horretan gaitasunen lanketa da giltzarria. Gaitasunaz hitz egiterakoan pertsonarengan zentratzen ...


Orain dela 25 urte eman zuen argitara Txepetxek “Un futuro para nuestro pasado” liburua, 25 urte dagoeneko. 25 urte.Geroa bilatzen jarraitzen dugu 25 urte eta gero. Oinarriak ahaztu barik. Bizitza aldatu ei zion lagun handi bati, niri ere ez dakit aldatuko zidan, baina eragin nabarmena eduki bai.Gaur egun, oso zaila da liburua erostea (Amazonen 93 euro balio du, CTNLko lagunek ale batzuk badituzte), baina interneten jarri da osorik. Kasu hauetan onena da ahalik eta arinen deskargatzea, badaezpada ere.Gure iraganaren geroa gaur.Erlazionatutako sarrerak:- Txepetx: Euskara gero eta gehiago era...


Hemengo enpresek gauza asko esportatzen dituzte: altzariak, armak, etxeko-tresnak eta beste hainbat gauza. Baina ez gara horretaz ari blog honetan normalean.Soziolinguistika arloan zer daukagu esportatzeko? Hori da galdera. Eta hainbat erantzun eman dakioke, baina hemen neurea emango dut. Nire erantzuna.Garabidekoek euskararen berreskuratze esperientziaren inguruan lan eskerga (eta ezinbestekoa) egiten ari dira, batez ere Hegoaldeko herriei begira. Momentuz hiru lan eman dituzte argitara: esperientzia orokorrean batzen duena, estandarizazioaren ingurukoa eta hedabideen ingurukoa (hur...


Hegemonia

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-09 17:51

Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...


Carballon Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketaren bigarren zatia dakargu gaurkoan. Txepetxekin berbetan (1) Galdera: Gaur egun zure liburuak eskuratzeko arazoak daude; berriro liburutegietan jartzeko aukerarik ba al dago? Txepetx: Dinamika orokorra da: liburu asko azkar deskatalogatzen dira. Bizitza eta Hitza Fundaziotik pentsatu genuen argitara ematea, baina karga profesionala handia zen eta ez da argitara eman. Bideratu beharko litzateke beste moduren bat liburuak eskuragarri egon daitezen. Galdera: Euskarak zeresana lortu behar duela...


Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketa uztailean. Bera zuzentzen ibili da orain arte. Gaur elkarrizketaren lehen zatia Lantalanen izan da. Etzi bigarrena. Carballon, 2011ko uztailaren 20an. Bederatzi urtez isilik egon ondoren, Jose Maria Sanchez Carrión soziolinguistak hitzaldia eskaini zuen Galizan, VII Curso de verán sobre dinamización lingüística Traballando en lingua.(Re)Pensando o discurso ikastaroan. Abagune ezin hobea iruditu zitzaigun berarekin solasaldi bat izateko. Gogo onez hartu gintuen. Gaur elkarrizketaren lehen zatia ekarri dugu argitara. Ostegun...


Kosmobisioa

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-10-03 18:33

Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat.Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat gauzen artean honako hauek esan zituen:Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxia...


Marije Manterola eta bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua.Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu. 1999an Santiago bidea egin eta Santiagora iritsi; bidea egiten ikasten dena eta hizkuntza erabiliz ikasten dena bat datoz. Mugimenduaren legea -leku berdinean ez dira bi gau egin behar-, norberaren erritmo...


Jardunaldiak dira orain Galizian: (Re)pensando o discurso izenekoak. Jarraipen polita egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.Eguneko plater nagusia Txepetx izan da. 9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du. Eta arratsaldean Marije Manterola eta biok izan gara Txepetxekin, elkarrizketa mamitsua egin diogu (lantalanen argitara emango dugu aurrerantzean). Baina gehiago ere izan da: galiziarren diskurtsoak eta abar. Polito joan da lehendabiziko eguna. Bihar gehiago.


Txepetxen lapikoa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-11 19:49

Mila aldiz aipatua izan da. Eta oso gutxi irakurri da. Txepetx bai. Eta bere liburu nagusia: Geroa gure iraganerako. Eta horren beste froga bat gaurkoan.Lapiko kritikoa webgunean Txepetxi buruzko eztabaida sutsua dabil. Eztabaida oso interesgarria (aukeran, teoriko-filosofiko samarra). Kukutxo bat egitea merezi du (luzea da gero eta batzuetan ulertzeko zaila, baina tira). Ni ez naiz ausartu ekarpena egiten, baina hari erreferentzia egiten bai.


Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.Beraz ....Motibazioa-ezagutza-erabileravs.Emozioak-gaitasuna-praktikaZeinen alde zaude zu?


Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira. Lehenik eta behin, ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den, bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik ariketari ekingo diot. Lehenengo ezberdintasuna izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu daukan. Sanchez Carrionen teoria bereziki pentsatua dago hizkuntza gutxiagotuak geroratzeko, hizkuntz...