Hamaika urte zeramatzan lanean Ttipi Ttapa telebistak. Azkar esaten da baina ez da batere denbora gutxi tokiko telebista batentzat, Goierri Telebistak adibidez, bost besterik ez ditu eta bizi guztian gurekin egon dela dirudi.   Ttipi ttapa telbista Naparroako bortzirietako Telebista zen. Ttipi Ttapa fundazioak sortu zuen eta ordurarte aldizkari bat besterik ez zena Boertzirietako komunikabide garrantzitsu batean bilakatu zen. Kontua da Naparroako gobernuak euskarazko komunikabideei ematen dien laguntzan izugarrizko mozketak burutu dituela. Aurtengoan 9000 euro besterik ez dituzt...


Azken egunetan Ttipi Ttapa Fundazioak jakinarazi duenez Fundazioaren zati zen Ttipi Ttapa Telebista itzali beharrean daude. Arrazoi nagusien artean, Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideekiko duen jarrera tamalgarriarekin topatzen gara. Joan zen ostegunean Fundazio honetako zuzendaria den Joxe Manuel Irigoienekin hitz egiteko aukera izan genuen Egunon Goierri saioan eta zuzenean bere ahotik jakin ahal izan genuen zein den gaur egun bizi duten egoera. Ttipi Ttapa Telebista gainera Goierri Telebista ere kide den Tokiko sarean aurkitzen da eta horregatik Goierri Telebistako zuzend...