Itzali da Ttipi Ttapa Telebista (Joxe Manuel irigoieni elkarrizketa Egunon Goierri saioan)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-01-26 19:56

Azken egunetan Ttipi Ttapa Fundazioak jakinarazi duenez Fundazioaren zati zen Ttipi Ttapa Telebista itzali beharrean daude.

Arrazoi nagusien artean, Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideekiko duen jarrera tamalgarriarekin topatzen gara. Joan zen ostegunean Fundazio honetako zuzendaria den Joxe Manuel Irigoienekin hitz egiteko aukera izan genuen Egunon Goierri saioan eta zuzenean bere ahotik jakin ahal izan genuen zein den gaur egun bizi duten egoera.

Ttipi Ttapa Telebista gainera Goierri Telebista ere kide den Tokiko sarean aurkitzen da eta horregatik Goierri Telebistako zuzendari eta aurten (postu rotatiboa da) Tokiko Toki Telebisten sareko zuzendaria den Jon Aldanondo ere gurekin izan genuen.

Hiru lagun lanik gabe geratu dira eta bihotzez espero dugu egoera honi buelta ematea posible izatea. Ea ahal bezain azkarren Ttipi Ttapa Telebista berriz piztu daitekeen.

                  

 

Hementxe duzue aipaturiko elkarrizketa:

            


Utzi iruzkina: