Arrazoi ugari esango nizkizueke Tronu Dema ikusi egin behar duzuela komentzitzeko. Baina ez dut egingo, “sarea maxiatu” ezazue -Arantxa Arzak dioen bezala ;-) - eta zuek topatuko dituzue. Hori dena orain arte kapitulo bat ere ikusi gabekoak bazarete, gauza guztiz inprobablea, bestalde. Esango ez dizkizuedan arrazoien artean pertsonaia gogoangarri bat dago: Tyrion Lannister, ipotxa, jendeak baztertua, aitak gorrotatua izanagatik -edo izateagatik, akaso- sano bizizalea, azkarra eta sarri egia borobilak esaten dituena. Bada eszena bat gogoan iltzatuta geratu zitzaidana eta...