Sechu Sendek idatzi eta nik itzuli (eta gurera ekarri) dut. Imanol Epelderentzat, bihotzez. 1. Zu pertsona zara eta zure ikasle guztiak ere pertsona dira. Beraz, pertsonak zarete. Berdinak zarete … eta ezberdinak. Zuk urte gehiago dituzu eta baliteke eurak baino liburu gehiago irakurtzea .. zu, gainera, irakaslea zara eta egiten duzunagatik kobratzen duzu. Berdinak zarete eta ezberdinak zarete, baina ikasturte honetan behintzat zerbait duzue komunean: euskara, alegia. 2. Zure helburu nagusietako bat da klaseak 50 minutu baino laburragoak direla iruditzea. Gozatuz ikasi. Edozein ira...