Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziuraski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunaren ilunetik aterako ditugu gaur Xerezaderen Artxiboan. Izan ere, atal honetan, Elliott Murphyren lau kantuetako hitzak irakurriko ditugu -"On Elvis Presley's birthday", "You never know what you are ...


  Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakur...