LAU POEMA, IPUIN BAT ETA ELKARRIZKETA: Elliott Murphy

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-09-10 20:35
1

Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziuraski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunaren ilunetik aterako ditugu gaur Xerezaderen Artxiboan. Izan ere, atal honetan, Elliott Murphyren lau kantuetako hitzak irakurriko ditugu -"On Elvis Presley's birthday", "You never know what you are in for", "Caught short in the long run" eta "Ophelia"- bai eta ipuin bat ere, "General gorria" izenekoa, Espainiako gerra zibilean soldadu euskaldunen buru Errepublikaren alde borroka egindako anarkista bat protagonista duena.

Amaitzeko -hau zirrara!- kutizia berezi-berezi bat daukagu atalari amaiera emateko: Elliott Murphyk berak bere ahots sakon eta tertziopelatuaz Xerezaderi emandako ELKARRIZKETA!!!

Please everyone stand up to welcome Mr Elliott James Murphy, Last of The Rock Stars!

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

MUSIKA

Poemak

Elliott Murphyren kantu bakoitzaren bi bertsio erabili ditugu, "Ophelia"-ren kasuan izan ezik. Lehen bertsioa irakurketaren azpitik entzuten da, bigarrena irakurketaren ostean:

1. "On Elvis Presleys birthday": 1. bertsioa, 12 albumekoa; 2.a, Last of the rock stars... and me and you albumekoa.

2. "You never know what you are in for": 1. bertsioa Night lights albumekoa; 2. bertsioa Navy blue albumekoa.

3. "Caught short in the long run": 1. bertsioa, Just a story from America albumeko demoak; 2. bertsioa, Last of the rock stars... and me and you albumekoa.

4. "Ophelia": Notes from the underground.


"General gorria" ipuina

Brahms: Kavierstucke, Op. 118-II. Intermezzo

Franck: Sonata for Cello and Piano I. Allegretto ben moderato

Biak hemendik hartuak: www.musopen.org

X10

X10 2012-11-15 19:57 #1

Ederra!


Utzi iruzkina: