Bon Iver ikusteko aitzakiarekin joan ginen Finlandiara abuztu hasieran eta ederki ibili gara iparraldeko lurralde eder hartan (eroriko da posten bat etorkizunean horren inguruan…). Hala ere, eta Bon Iver ahazten hasita, beste diska bat buruan dudala itzuli naiz oporretatik eta horixe da gaur The Indezents honetan hizpide izan nahi dudana. Peter Borderick amerikarraren Home (2008) diskaz ari naiz. Lehen aldiz diska honen inguruan zerbait entzun nuenean lagun bati entzun nion baina Peter Broderick izena entzutean, Matthew Broderick aktorearekin nahastu nuen. - Bai bai, bera da! - Erantzun z...