Home, Finlandiatik ekarritako altxorra

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-09-12 13:37
2

Bon Iver ikusteko aitzakiarekin joan ginen Finlandiara abuztu hasieran eta ederki ibili gara iparraldeko lurralde eder hartan (eroriko da posten bat etorkizunean horren inguruan…). Hala ere, eta Bon Iver ahazten hasita, beste diska bat buruan dudala itzuli naiz oporretatik eta horixe da gaur The Indezents honetan hizpide izan nahi dudana.

Peter Borderick amerikarraren Home (2008) diskaz ari naiz. Lehen aldiz diska honen inguruan zerbait entzun nuenean lagun bati entzun nion baina Peter Broderick izena entzutean, Matthew Broderick aktorearekin nahastu nuen.

- Bai bai, bera da! - Erantzun zidan garagardoak eragindako nahasketa batean (garagardoak eragindako bi nahaste beraz). Uste horretan, gomendioa alde batera uztea erabaki nuen ez bait ditut gogokoegi izan sekula Lewis edo Waitlingkeriak eta Leonorri guztia barkatu dakioket baina Matthew txikiari ez...

Brodericks


Hilabete batzuk geroago, blog honetan kontatu nizuen bezala, Low handien kontzertu batez gozatzeko aukera izan genuen Donostiako Kursaalean eta teloneroaz hizketan ari ginela, baten batek Rauelsson izeneko bati Peter Broderickek lagunduko ziola esan zuen. Rauelsson ahanzturaren zuloan erori zen konztertuaren ostean (hobe beretzat...) nahiz eta bere izenerako erabilitako hitz-joku eskandinabiarra eta “Yo tengo un mapa, tengo un plan” kantua barre batzuk botatzeko txantxa errekurrenteak izan diren azkenaldian.

Peter Brdericken instrumentazio eta ahots jokuek ordea beste aho zapore bat utzi zidaten eta noski, aktore kutrearekin zerikusirik ez zuela ikusi nuen azkenean. Hori ikusita, lagunarekin Home diska hartaz hitz egin nuen berriz (garagardorik gabe) eta oraingo honetan gomendioari men egin nion.


Finalndiara iPodean sartuta eraman nuen (Oraindik bizirik dago!) eta diska ikaragarri honetaz erabat maiteminduta itzuli naiz. Klima ederra sortzen duen lana da, aura oniriko eta paketsu bat duena. Tren zein autobus bidaietan entzun nuen gehienbat eta behin oporrak amaituta lan egun gogorren ostean lasaigarri funtzioa hartu duen diska bilakatu da.

Besterik gabe, nik uste hoberena zuek ere diska eder hau entzutea izango dela. #ModeRelax, on...

indezent

indezent 2012-09-12 16:11 #1

Argazkiak eman didan lanarekin eta ez da ageri... Gauean konponduko dut arazoa...

indezent

indezent 2012-09-12 21:44 #2

Konponduta! Opari eta guzti:
<iframe height="315" src="http://www.youtube.com/embed/XJ7pYNlSh9E" width="420"></iframe>


Utzi iruzkina: