Churchillek esan omen zuen: 20 urterekin ezkertiarra ez bazara, ez duzu bihotzik. 40 urterekin eskuindarra izan ezean, ez duzu bururik. Honen harira, berriki galdutako lagun minak aipatu ohi zuen esaera ere ondo datorkio gaurko gaiari: Nik bihotza ezkerrean dut, baina poltsikoa… eskuinean. Bihotza eta burua, beti elkarren aurka. Azter ditzagun bi jarrerak. Ezkertiarra izatea, orokorrean, herritarren alde jartzea da. Izan ere, ezkerrak sektore publikoari ematen dio lehentasuna.  Oinarrizko beharrak bermatzen ditu: osasuna eta hezkuntza herritar guztientzat, etxebizitza e...


Aurreko sarreran bezalaxe, gaurkoan ere abesti baten bidez landuko dugu torturaren gaia. Kasu honetan, Pablo Hasél-en abesti bat erabiliko dugu, ”El reino de los torturadores” izenburua daukana. Pablo Hasél , 1988an Léridan jaiotako mutila da, bere ideologia komunistan oinarrituta, bidegabekeriak transmititu  nahi dituena. Abesti honen izenburuak esaten duen bezala, torturatzaileen erreinuan bizi gara Hasélen ustetan eta, berarentzat, torturatzaileak poliziak dira. Espainian Frankoren diktaduraren garaitik hona egon diren hilketak eta tortur...


Ekainean sartu garen aste honetan, gure itzulera gero eta gertuago ikusten hasi gara. Proiektuaren memorian sakon lanean jardutea ekarri du gertaera honek aste honetan 12-13 orduko lanaldiak egin ditugu egunero. Euskal eguraldia bezain txarra ez badugu ere, oraindik fresko xamar eta egun askotan euria izan dugu guk ere, sikiera lanean jarduteko gogoak areagotzen dituen giroa. Eguenean etorri zitzaizkigun Alain eta Pablo Igorretik datorren astean nire proiektuko BMW-kin dugun auditoria dela eta azken lanetan laguntzera eta astebete egongo dira hemen zeregin horretan. Izan ere datorren mart...


Azken Bat aldizkarian artikulu interesgarri hau atera da. Aurrekoan aldizkaria komentatu, baina artikulu hau ez nuen iruzkindu, beste baterako laga nuen. Artikulua, esan bezala, oso interesgarria da, eta ezinbestekoa. Honen inguruko ikerketa gutxi egin dira gurean eta soziolinguista gehienek diotenaren arabera, familia transmisioa da hizkuntza baten osasunaren adierazle nagusietako bat (bestea erabilera da).Has gaitezen, ba. Lehen datua: bi bikotekideak elebidunak direnean seme-alaben %95ek jasotzen du euskara. Bi bikotekideak elebidun direnean, ia beti dago ziurtatuta transmisioa. Baina or...


Azkena irakurri dudan liburuari buruz hitz egingo dizuet gaur. Pablo Tussetek idatziriko azkenengo liburua da hau eta bi polizien bizitza kontatzen du. Bertako gertakizunak oso biziak eta xelebreak dira, eta asko engantxatzen du. Erabiliko hizkuntza ere oso ulergarria da, eta liburu osoko gauzarik interesgarriena, bakoitzaren pentsakerak zein ondo deskribatzen dituen. Benetako pertsonak ematen dute, eta ez liburu bateko partaideak. Pablo Tusseten liburu guztietan bezala amaiera oso aldrebesa da, protagonista bat auto istripu batean hiltzen baita eta bestea eskizofrenikoa dela argitzen baita...


      BRUJERÍA                             JAM ARETOA (BERGARA)               Ikusmen handia munduko Grind-Core talderik ezagunena ikusteko. Aretoaren inguruetan kotxea uzteko inoiz baino zailago zegoen egun hontan, zerbait handia genuen zain. Aurpegia estalirik, bost astakilo hauek gogoz ekin zioten bere ikuskizun narko-satanikoari, “Cuiden a los niños”ekin: “Niños sól...