Outing

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-08 10:29

Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik, prozesu indibidual askotxo batzen direnean, boteretze kolektibora heldu ahal izatek...