Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau.   Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara.   Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri zientifikorik esateko hizkuntza bat beste edozein hizkuntza baino baliotsuagoa denik, gaituagoa, do...