Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziuraski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunaren ilunetik aterako ditugu gaur Xerezaderen Artxiboan. Izan ere, atal honetan, Elliott Murphyren lau kantuetako hitzak irakurriko ditugu -"On Elvis Presley's birthday", "You never know what you are ...


[1]Elliott Murphy Leioara, Bilbora eta Galdakanora etorriko da hil honetan. Bihar hilak 15 Leioako unibertsitatean egongo da, Urtarrilak 20 dituenean bilboko euskaldunan egongo da, eta 25 dituenean berriz Galdakanoko Torrezabal kultur etxean. Ni galdakanoko emanaldira joango naiz. Badator badator eguna :) 2008ko Urtarrilak 25, 20:30–22:30 – Elliot Murphyen kontzertua Non: Torrezabal kultur etxea Galdakano Elliot Murphy Galdakanoko torrezabal kultur etxean kontzertu akustikoa emango du. Tags: Elliot Murphy kontzertua http://www.elliottmurphy.com/ Sarrerak: http://www.generaltickets.co...